Gaur, apirilaren 28an Lan osasunaren nazioarteko eguna da, eta Sopelako EHBilduk ekitaldi xumea deitu du Jauregizar plazako monolitoan “prekarietateak hil egiten duela salatzeko”.
18:30ean lore eskaintza
18:30ean lore eskaintza egin da lan istripuetan hildako langile guztien omenez, eta bereziki Julio, Jesus Mari eta Luis, 2010ean lan istripuetan hildako 3 sopeloztarrak. Juaregizar plazako monolito hau, hain zuzen ere, 2012an ezarri zuen EHBilduko alkatezak hiru langile hauen omenez.
Datu gordinak
Datuak gogorrak dira oso: 2015ean 54 langile hil ziren lan istripuetan Euskal Herrian eta 2016an, “badaramagu” 17 hildako.
Sopelako EHBilduk adierazi duen bezala “kopuru hauek, eta zenbatezinak diren lan istripu eta lan gaixotasunak, ez dira zorigaiztoko kasualitateak; kopuru horien atzean lan politika atzerakoia, dirukoia eta interesatua dago. Lan istripuak ez dira zorigaiztoko gertaerak soilik, kasu gehienetan, haien eta lan gaixotasunen atzean prekarietatea dago, lana galtzeko beldurra, pribatizazioak, azpi-kontratazioa, behin-behinekotasuna, errekorteak, erretiroaren adinaren atzerapena, huskeria-soldatak, mutuak…”
{youtube}Tc6qKu6upm4{/youtube}