{youtube}9lxNyjMH8K8{/youtube}
Atzoko eguna betea izan zen. Herri Bazkariak aurreko muga guztiak gainditu zituen. 300 sopeloztar elkartu ziren bazkaltzeko. Jai Batzordearen kideek paella erraldoia eta goxoa prestatu zuten. Auzolanean den dena prestatu zuten eta giro ezin hobean koadrila eta auzokide ezberdinen arteko harremanak eztutu ziren.
Lehenengo aldiz ere, norberak sardezka eta edalontzia ekarri behar zuen. Sopelako Hondakinen Kontseiluak platera birziklagarriak ipini zituen. Zero zabor ideiara hurbiltzeko lehenengo urratsak dira.
Den denak pozik egon ziren eta aurtengo jai herrikoiak aspaldiko hoberenak izan direla sentsazioarekin. Hona hemen bideo laburpen bat. Itzela bezain polita!!!
333 Ikustaldiak