Azaroaren 30ean, San Andres egunean, Kurtzio Kultur Etxe berriaren irekiera ofiziala egin zen, baina Kultur azpiegitura berri batek piztu beharko zituzkeen ilusioak, ez dira oraingoan sortu; aitzitik, kritika ugari entzun dira.
(Sopela aldatu aldizkarian argitaraturik)
Kokapena:
Kultur gune honen kokapenak kritika asko sortu ditu sopelostarron artean herritik, eta herriko eguneroko bizitik, urrun geratzen delako. Distantziaz gain, kultura jarduerak “baztertuak” izan dira eguneroko girotik: “haraino joan behar da”. (Larrabasterratik zer esanik ez).
Espazio gutxi:
Irekiera baino lehen herriko talde askok jadanik ezetza jaso dute lokalen bat eskatzean. Ez dagoela lekurik erantzun zaie. Kultur Etxe baten helburua ez da bakarrik kanpoko espektakuluak eskaintzea, edo Udalak eman ditzakeen zenbait zerbitzuri lekua ematea; helbururik garrantzitsuena herrian lan egiten duten taldeei babesa eta aterpea ematea izan behar da.
Ordutegia:
Kultur Etxea 19:30ean itxiko dela jakinarazi zaigu Kultura Batzordean. Itxiera ordutegi honek ez du inolako logikarik edozein ostiraletan zein larunbatetan ekitaldi bat eratzean, zalantzarik gabe, ordutegi hori gaindituko delako. Udaletxean egin genituen kritiken aurrean “malgutasuna egongo dela” erantzun ziguten, baina honek beste arazo bat sortzen du: langileak
Langileak:
19:30tatik aurrera sartuko diren orduak, aparteko ordu bezala hartuko dira kontuan lan egutegian, eta urteko ordutegia betetakoan, Kultur Etxearen zainketa azpikontratu egin beharko da.
Arazo teknikoak:
Kultur Etxe berria erabiltzeko aukera izan den egun apurretan nabarmen geratu dira zenbait eskasiak argi eta intsonorizazio zerbitzuetan.
Penagarria da instalakuntza berri batean jadanik akats hauek aurkitzea.
Arazoek inprobisazioa adierazten dute, eta zoritxarrez badugu oso gertu zer gertatu zen herrian inauguratutako azken azpiegiturarekin, igeritokiekin hain zuzen ere. Arazoak arazo, udalaren erabakia irmoa izan behar da konponbidea bilatzeko eta ez ezkutatzeko hotsandiko hitzen atzean. Arazoak argi onartuz, lortuko dugu Kultur Etxe hau benetan erabilgarria izan dadin, eta horixe da gure nahia.
Se ha inaugurado la nueva Kultur Etxea de Kurtzio, pero entre los sopelostarras se han escuchado muchas críticas por su situación, instalaciones, horario etc. Si queremos que la nueva Kultur Etxea responda a las necesidades reales de Sopela, primero hay que admitir los errores y luego arreglarlos; no esconderlos en palabrería grandilocuente.
430 Ikustaldiak