Atzo arratsaldez Sopelako BILDUk bere ekitaldi nagusia burutu zuen. Udaletxe ondoko belardian eta 200 auzokideen aurrean Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaiak diren Joseba Gezuragak eta Amaia Agirresarobek BILDUren alde bozkatzeko deia egin zuten.
Joseba Gezuragak BILDUren aniztasunak izugarrizko indarra suposatzen duela azpimarratu zuen. Gogor kritikatu zuen Jelkiden buruzagia den Iñigo Urkullu eta hori egiteko Erkidego Autonomikoan politika fiskala aurrerakoia egiteko dagoen aukera ez probestea aurpegiratu zion. “Hemen gaitasuna dugu gure fiskal arauak erabakitzeko, baina Urkulluk egiten duena zera da: Madrilera joan, Zapaterorekin erabaki eta gero erabakia ona ekarri eta hemen mutu geratu.”
Amaia Agirrresarobek argi utzi zuen BILDUri indar erradikala izatea leporatu diotela dauden ezberdintasunak eta injustiziak errotik gainditu nahi dituelako. “Arazoen eta gehiegikerien sustraietara jotzea erradikala izatea baldin bada, BILDUn erradikalak gara, bai horixe!” esan zuen.
Amaitzeko, Sopelako hautagaiak eskenatokira igo ziren eta alkategia den Saioa Villanuevak hitza hartu zuen. Aldaketa posiblea dela azpimarratu zuen. Sopelan aldaketarako dagoen aukera pilpilean dagoela ziurtatu zuen eta horren lekuko, auzokideen elkarrizketetaz gain, Udaletxean gobernuan ari direnen artean dagoen urduritasuna aldaketa posiblea denaren seinalerik argiena dela ziurtatu zuen.
Saioak, guztion aktibaziorako eta protagonismoa pizteko deia egin zuen. Mandelaren hitzak egokitu zituen, guztion hoberena pizteko eta ateratzeko gonbidapena eginez. Irudi hauetan ekitaldiaren laburpena duzue.
Sopelako BILDUk bihar kanpainari amaiera emateko, arratsaldez kotxe karabana, triki poteo eta kalejira burutuko du. Zabaldu duten bulegotik 19:00etan abaiatuko dira.
{youtube}aWOWNjU99Us{/youtube}
321 Ikustaldiak