325 Ikustaldiak
Sopelako 2017ko udal aurrekontuei buruz hitz egiteko, EHBilduk bilera irekia deitu du ostegunean, hilak 15, 19:00etan Udaletxeko sarreran.
Bileran, EHBilduko zinegotziek, 2016. urtean mintzagai izan diren hainbat atali berrikusketa laburra emango diote, eta 2016. urteko aurrekontuen balantzea partekatuko dute interesatuta dauden guztiekin.
Ondoren, gairik nagusienari helduko zaio, 2017ko aurrekontuak, eta ahalik eta herritar gehienen ekarpena jaso nahi da “Zure proposamenak ezagutu nahi ditugu” goiburu pean.
Egun hauetan hainbat galdera egin dira sare sozialetan IBIz: nori dagokio, Udalari ala Bizkaiko Foru Aldundiari? Gehiegizko igoera ote da?
Ardura partekatua
OHZren zerga ezartzea (IBI), berez, udalari dagokio; BAINA IBI etxebizitzaren balore katastralari ezartzen zaio, eta balore katastral hori ezartzea Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio, eta hemen dago aurten sortu den egoera berriaren gakoa.
Bizkaiko balore katastralak 40 urte zeraman gaurkotu gabe eta aurten egokitu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Ondorioz, gaurkotze bat den neurrian, etxe zaharrenei edo saldu gabe urte asko zeramatenei egokitze handiagoa tokatu zaie; berriei eta orain dela gutxi saldu direnei, aldiz, gutxiago azken hauen balore katastrala gaurkotuago zegoelako.
Balore katastral berri honi Sopelako udalak zerga tipo bat ezarri dio: gutxiena “Hiri izaerako ondasunentzat” (% 0,2037 ) eta gehiena “industria-erabilerarako” (% 0,7635). Asko? Gutxi? Eztabaida daiteke, baina igoera hau aurreko urteotan izandakoaren bidetik doa; beraz bizilagun bati IBI asko igo bazaio, ez da berez udal zergagatik, bere etxebizitzak izan duen balore katastralaren igoeragatik baizik.
EHBilduren jarrera
EHBilduk uste du Bizkaiko Foru Aldundiak eramandako prozedura ez dela egokiena, izan ere 40 urtean egin ez dena orain urtebetean egin delako, epea nahikoa ez delarik eta udalei ez zaie margenik eman gauzak behar bezala egiteko eta ponentzia baloreak aztertzeko. Sopelan EHBILDUK proposatu zuen, eta horrela onartu zuen plenoak, etxebizitza hutsen IBIa %50eko errekargu ezartzea hutsik dauden etxebizitzak mugiarazteko.
Dirulaguntzen deiladia argitaratu da:
Sopelako udalak urtero bideratzen dituen ohiko diru laguntzen deialdia argitaratu da. Diru laguntza huek bost esparrutan banatzen dira: emakumea, kirola, hirugarren adina, kultura eta lankidetza.
Epea: 5etik 14ra
Diru laguntza hauen eskaera epea azaroaren 5etik 14ra da, biak barne eta informazio gehiago nahi izan ezkero ondorengo loturan lor daiteke: Diru laguntzak-udala
Sopelako udalak 154 inkesta egin omen ditu Sopelako 5 parkeen erabiltzaileen artean parke hauen egoeraren diagnostikoa ezagutzeko eta martxan jar daitezkeen jarduerak baloratzeko. Bost parkeak hauek dira: Iturrieta, Gernika, Jauregizar, Urgitxieta eta Errekagane.
21.326,25 euro
Udal-parke hauen bideragarritasun-planen aholkularitza teknikoa egiteko, Alkatearen dekretu bidez, 21.326,25 euro esleitu zaio ARCAIN INGENIERIA Y ARQUITECTURA SL-ri eta lana urrian hasita, 10 astetan egin behar dira.
Para leer el artículo en castellano pulsar GEHIAGO IRAKURRI
Uztaileko azkeneko Osoko Udal Bilkuran gidabaimena euskeraz ateratzeagatik ematen dituzten diru laguntzen inguruan eztabaida egon zen, batez ere EAJ eta EH Bildu-ren artean.
Orain arte diru laguntza hori bi zatitan banatuta egon da: 150 € azterketa teorikoa euskeraz egin ezkero eta lehenengo klase praktikoa (50 €-ra arte) azterketa praktikoa euskeraz egin ezkero. Sopelako Udal Gobernuak (EAJ eta PSE) diru laguntza hau moldatu du. Alde batetik, azterketa praktikoari dagokion zatia kendu du, aztertzaile euskaldun faltagatik egin ezin dela argudiatuz. Beste aldetik, azterketa teorikoaren diru laguntza 150 €-tik 100 €-ra murriztu du.
Mozio hau EAJ, DB-TU eta PSE-ren aldeko bozkekin aurrera atera da. EH Bildu eta Sopela Orain-ek aurka bozkatu zuten.
Osoko Udal Bilkuraren bideoa (osorik)
Nahiko gai ezezaguna bada ere, apurka instituzioen agendan sartzen ari da Irakurketa Errazaren aldeko jarrera.
Zer da Irakurketa Erraza?
Instituzio publikoek sortzen dituzten testu admistratiboak, legalak, jakinarazpenak etab. askotan ia ulertezinak dira herritarrontzat erabiltzen den terminologia arrotza eta korapilatsua delako guztiz, honen ondorioz, herritarrek duten informazioa eskuratzeko eskubidea murrizten da. Hau larriagoa da irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonen artean (eskolaratze desegokiak, immigrazioa, dibertsitate funtzionala, zahardadea e.a.)
Irakurketa Errazaren funtsa zera da: eragin publiko gehiago duten dokumentu instituzionalak ulergarritasunaren irizpideen arabera egin daitezen edo bertsioa bat izan dezaten edozein herritarrek argi eta garbi uler dezan.
Sopelan ere
Irakurketa Errazaren aldeko mozioak gero eta gehiago aurkezten ari dira instituzio askotan eta Sopelako azken udal osoko bilkuran halaxe egin zen: EHBilduk aurkeztu zuen eta aho batez onartu zen. Mozioan besteak beste ondorengoa eskatzen zen: herritarrok hizkuntzarekiko dituzten beharrak aintzat hartzea arautegi publikoak eta administrazioak egitean eta zabaltzean; eragin publiko gehien duten dokumentu instituzionalak idatzi Hizkuntza Argia eta Irakurketa Erraza irizpideak erabiliz, edo Irakurketa Erraza bertsioa erabiliz osatu; egun dauden testuak irizpide horietan oinarritutako beste testu batzuekin ordezkatzeko edo osatzeko egitarau bat osatu; agiri horiek idazteko arduratzen diren langileek oinarrizko trebakuntza izan dezaten ; mugimendua bera sustatzea eta liburutegian Irakurketa Erraza liburu bilduma bat izatea.