Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxee onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere. 1970. hamarkadan Sopelak hazkunde handia bizi izan zuen Bilbo Handiko bizitegi-herri bezala. Garai hauetan, “Sopela” izenak ez zuen babes legalik, eta bakar-bakarrik herriko eta inguruko euskal hiztunek erabiltzen zuten.
442 Ikustaldiak