Azken aste hauetan eztabaida eta zalaparta ugari izan da Kutxabak-en pribatizazioa dela eta. Interesgarria delakoan EhBilduren 4 aldizkarian dagoen artikulua argitaratzen dugu hitzez hitz:
Al final repetimos el artículo en castellano
Kutxabank: Egindako iruzurra errepikatu nahi dute EAJk eta PPk
Kutxabanken izan diren azken gertaerek agerian utzi dute zeintzuk diren EAJ eta PPren arteko akordioaren helburuak. Parez pare ireki zuten Kutxabank pribatizatzeko aukera, eta orain argudio faltsuak erabiltzen ari dira, beste aukerarik ez dagoela erakutsi nahian. Bi dira erabiltzen dituzten gezurrak: pribatizazioa saihestezina dela, eta pribatizazioak bakarrik salba dezakeela kutxen gizarte-ekintza.
Agerikoa da EAJk eta PPk, PSE-EEren laguntzarekin, obra sozialaren arrasto guztiak ezabatu nahi dituztela Kutxabanketik. Horregatik, gaindiezinak diren bi marra gorri jartzen ditugu EH Bildutik: pribatizazioari eta obra sozialaren desmantelamenduari ezezko borobila.
Kutxabanken pribatizazioa lortzeko, Administrazio Kontseiluan kontrola behar dute EAJk eta PPk. Hala, Legebiltzarrean elkarrekin Kutxen Legea aurrera ateratzea lortu ostean, kide kopurua beraien artean banatu zituzten. Kontuan izan behar da kutxen lege horren helburua zela udalek kutxetan -eta beraz, Kutxabanken- zuten kontrol publikoa murriztea.
Argi eta garbi utzi behar da Kutxabank egun bankua dela, baina bere akzioen jabeak hiru kutxak direla. Beste edozein bankurekin parekatzean, EAJk eta PPk helburu bezala dute: pribatizazioari bidea irekitzea, euskal enpresetan dituzten akzioak saltzea eta izandako helburu sozial eta publikoak baztertzea.
Bestalde…