Udal Hauteskundeak hurbiltzen ari dira eta gure herrian PNV aurrekanpaina zabala egiten ari da. Ekimen honen barruan bere hautagiak aurkeztu ditu. Aurkezpen horretan bakoitzaren profila saldu dute eta egia esan herrian oso komentatuta suertatzen ari da titulazioaz eta haien lanbideaz egin duten salmenta. Gainera ingelesaren erabilpena gogotsu azpimarratu dute, Sopelan egunero ingelesa erabiliko bagenu bezala.
Herri eztabaida honen lekukoa jarraian argitaratzen dugun gutuna da. Sopela.net agerkarira Txabi auzokideak bidali digu eta zuekin konpartitzen dugu. Zein da zuen iritzia?
EAJ karetarik gabe
Maiatzeko hauteskundeak bueltan ditugula, hasi da propagandaren dantza gure buzoietan. Ondino botua eskatu gabe baina euren burua aurkezteko erabiltzen duten propaganda egiten ari dira danak.
Zer esaten duten baino nortzuk diren jakin nahi dute herritar gehienek: “ea inor ezagutzen dudan…”,”beitu nor dagoen hemen…”. Aurreko astean EAJrena heldu zen nire etxera eta pentsatu nuen lehengo gauza zera izan zen: “Hauek azkenean argi hitz egiten dute, zer nahi duten argi dago”.