tortilla txapelketa

Gaztetxe eguna… giro ezin hobea

tortilla txapelketa

 

Azaroaren 28an, larunbatean,  “gaztetxe eguna” ospatu egin da Sopelan. Giro ezin hobean gazte talde ederra bildu da goiz-goizetik udaletxeko plazan prestaturik zeuden jarduerak burutzeko.
Musikaz lagundurik, 13 koadrilak hartu dute parte tortilla txapelketan, eta “Borja” izeneko neska talde batek aurkeztutakoak jaso du lehen saria.: lau lagunentzako afaria Sopelako Lamiak jatetxean.

 

 

tortilla txapelketa 2

Epaikideen arabera sekulako maila egon da eta zaila suertatu da guztiz, behin betirako erabakia hartzea.
Giro ederra egon arren arratsaldean prestatuta zegoen OEP musika taldeko kontzertua bertan behera geratu da, 34 gazteren atxiloketaren aurka Bilbon zegoen manifestaziora joan ahal izateko eta elkartasuna adierazteko.

tortilla txapelketa 2

tortilla txapelketa 3

tortilla txapelketa 4

tortilla txapelketa 5
 

412 Ikustaldiak
Partekatu: