Bohumil Hrabal idazle txekiarrak umoretsu kontatzen zuen II. Mundu Gerrako azken egunetako gertakizun bat. Alemaniar ehiza-hegazkin bat metrailatua izan zenean haren hegala solte geratu zen hiriaren gainetik. Hegala hiriko plazaren gainean hasi zen jaisten pendulu ikaragarri bat balitz bezala. Hara eta hona, bizilagunak ihesi zihoazen hegala haien ustez eroriko ez zen aldera. Azkenean badirudi hiriko lorategi batean erori zela. Bost minutu geroago hiriko bizilagunak inurriak bezala hasiak ziren hegalaren metalak eta xaflak eramaten. Biharamunerako untxi-kaioletako edo oilategietako teilatu gisa agertuko ziren hegalaren piezak.
Brno edo Praga inguruetan gertatu omen zen gertakizuna ez zaigu balio Sopela, Aste on! atalerako. Beraz goitik beheraino eginez, lurrartuko dugu Sopelako inguruetan.