Uda honetan pil-pilean egon den gai batekin natorkizue, jai eredu, herrikoia, parekide eta parte hartzailearen kontra ematen ari den erasoaz hain zuen ere.
Medioetan agertzen ez dena badirudi ez dela existitzen eta, hortaz, inork ez du horretaz berba egiten. Saiatu dira beti gu eta gure mezua desagerrarazten baina hor darraigu, kementsu eta indartsu eta horregatik, oraingoan, kaleetatik bota nahi gaituzte. Baina, honetan ere, lan makala izango dute, lan makala izan duten bezala Iruñeako Peñen mezua entzun ez zezan, imajina ezin zitezkeen trikimailuak erabiliz edo eta Blusen, Piraten, zein Bilboko Konpartsek urteetan erakutsitako lana, elkartasuna eta batasuna apurtzen saiatzen edo eta hainbeste eta hainbeste herriko talde, jai zein txosna batzorde baliogabetzen.