Euskal Herrian albisteen gurpilak daraman abiadura ikaragarria da: politiko baten adierazpenari, filtrazio bat darraio, honi komunikaturen bat, tartean atxiloketak, ostean ez dakigu noren erantzuna aurrekoari, prentsaurre bat… eta horrela egunero, etengabe.
Gauza batzuk, agian, inportanteak dira; baina gerta daiteke kontenedore baten erreketak orriak eta orriak betetzea, bai egunkarietan, bai interneteko foroetan, handik egun batzuetara letra txikietan agertu arte ez dagoela inolako zantzurik “ezer arrarorik” susmatzeko. Horrela gertatu da gure herrian uda honetan. Zenbat lerro eta zenbat espazio horri… eta zenbat isiltasuna, eta zenbat hipokresia bi sopeloztarren heriotzaren aurrean.
326 Ikustaldiak