Azken egun hauetan Sopelan eman diren zenbait emakumeenganako erasoen aurrean, hainbat emakume zein gizon bildu dira gertakari hauei erantzun bat emateko. Herrian bolo bolo dabiltzan informazioen arabera lau edo bost eraso sexista gertatu dira azken hilabete hauetan eta honen aurrean planto egiteko dinamika herritarra martxan ipini nahi dute.
Honen inguruan jarrerak adosteko eta martxan ipini nahi duten protokoloa zehazteko aipatutako Sopeloztarrek deia zabaldu dute datorren ostegunean, maiatzak 24, osteguna, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur etxean batzarra irekian parte hartzeko.
Deialdi honekin bat egin dute Jai Batzordean parte hartzen ari diren auzokideek eta eragileek. Haien ustez “kontutan izanik jaiak gertu ditugula eta egun hauetan zehar, zoritxarrez, sexu erasoak ugaritzen direla, hauek ekiditeko ekimenak bultzatzea ere bada gure betebehar nagusienetariko bat; denon kontzientziazioan eragitea, gune beltzen seinalizazioa, … “