Sopela gazte koadrilak

Sopelako koadrilen koordinakundeak salatu egin du udalak ematen dion tratua

Sopela gazte koadrilakSopelako koadrilen koordinakundeak salatu egin du udalak ematen dion tratua eta haien haserrea adierazi dute ohar baten bidez “ulergaitza da nola liteke posible Sopelako gazteria biltzen duen kolektibo batek, egoera sozialetik edo politikotik haratago doana, gure inguru lokala sustatzeko lan egiten duenak, udaletxearen planetatik kanpo geratzea. Espazio lokal bat ukatzen digun udaletxe batek mugatu eta baztertzen gaitu. Eta serio esango dugu, gure kolektiboa kontuan ez hartzeak Sopelako parte aktibo handi bat kontuan ez hartzea da.”

Sopelako koadrilen koordinakundearen ordezkariek oharra irakurri zuten Sopelako plenoan (otsailak 28) udal ordezkari guztien aurrean “gaurkoan gure eskubideak bermatu daitezen eskatzera gatoz, eta herriko beste gizarte-eragile bezala gurea dagokiguna eskatzera gatoz”. Azken urte hauetan gauzatu dituzten ekimenak aipatu ondoren udalaren inplikazio eskasa eta jarritako etengabeko trabak salatu dituzte. (argazkia: Sopelako Kuadrilak FACEBOOK)

Sopelako koadrilen koordinakundeak argitaratu duen testua:

Sopelako kuadrilla koordinakundea orain dela 4 urte sortu zen, Sopelak aisialdi alorrean bizi zuen hutsuneari irtenbidea emateko helburuarekin. Baina Kuadrillen bateratzearekin, aisialdi ekintzak antolatzetik, gazteon elkar-ezagutzak bultzatu ditugu, harremanak sendotu, herria girotu, taberna eta merkataritza lokala lagundu, herri agenda kulturala bultzatu eta aukerak sortu.  GEHIAGO IRAKURRI SAKATU

Mota, adin eta gustu guztientzako ekintzak antolatzen ditugu urte guztian zehar: Sopelako gazte inauteriak, Sopelako Jaien antolakuntzan laguntzen dugu; bistakoa da Jaietan sortzen dugun giroa. Aisialdi parte-hartzailea, herrikoia; elurretara bidaia, sagardotegi irteera, korto express lehiaketa, pintxo eguna, kuadrillen eguna, kanpaikada aurretuak…

Gu geu gara egiten diren ekintzen sortzaile eta dinamizatzaile, beraz, gure denboraren jabe. Kuadrillen kanpo harremanak indartuz, denon artean jardun eta gozatuz.
Baina gure helburuak lortzeko beharrezkoa dugu udaletxearekin harremanak eraikitzea eta elkarlana bultzatzea. Sopelako kuadrillen kordinakundean gauden 100bat gazte sopelakoak gara eta sopeloztar bezala udalak eskaini behar dizkigun tresna eta baliabideak gureak egin nahi ditugu.

Urte hauetan gure ekimenak burutzeko udalaren inplikazio eskasa salatzen dugu. Sopelako talde gazte aktiboenetariko bat gara eta udaletxearen trabak etengabeak izan dira.
Esaterako, kanpaikada aurreratuetan, ekintzarik arrakastatsuenetarikoa, ekintza aurrera eramateko oztopoak jartzeaz gain, udaletxeak bere gain hartu zuen ekintza, kudeaketa soilik berarena izango balitz moduan. Guztiz gezurra. Salatzen dugu, laguntzarik eskaini ez duen udaletxe berak, geroago bere gain hartzen duela gure lana, gure izena aipatu bez ez dute egin. Bestetik, zapatuan ospatu genituen inauteriak, 100 gaztek parte hartu zuten bazkarian eta arratsaldeko poteoan kaleak jendez eta giroz bete genituen. Baina Ander Deuna Ikastolan egin behar izaten ditugu bazkariak, Herrian beste tokirik ez dagoela esaten dutelako, eta horren aurrean karpa jartzeko aurrekonturik ez omen dagoelako. Ondorioz, herritik kanpo egotera behartuak ikusi gara behin eta berriro, horrek dakartzan traba guztiekin eta gure ustez gazteenak izan beharko ziren baliabideak eta eskubideak ukatuz.

Ulergaitza da nola liteke posible Sopelako gazteria biltzen duen kolektibo batek, egoera sozialetik edo politikotik haratago doana, gure inguru lokala sustatzeko lan egiten duenak, udaletxearen planetatik kanpo geratzea. Espazio lokal bat ukatzen digun udaletxe batek mugatu eta baztertzen gaitu. Eta serio esango dugu, gure kolektiboa kontuan ez hartzeak Sopelako parte aktibo handi bat kontuan ez hartzea da.

Gaurkoan gure eskubideak bermatu daitezen eskatzera gatoz, eta herriko beste gizarte-eragile bezala gurea dagokiguna eskatzera gatoz.

349 Ikustaldiak
Partekatu: