Larunbatean, apirilaren 28an Lan osasunaren nazioarteko eguna da, eta Sopelako EHBilduk ekitaldi xumea deitu du Jauregizar plazako oroigarrian “lan istripuz hildako lagunak, beti gogoan” goiburuarekin. Datuak gogorrak dira oso: 2017an 54 langile hil ziren lan istripuetan Euskal Herrian eta aurten, jadanik, 16 pertsonek galdu dute bizia.
13:00etan lore eskaintza eta ohorezko dantza
Jauregizar plazako oroigarrian, 13:00etan lore eskaintza eta ohorezko dantza egingo da lan istripuetan hildako langile guztien omenez, lan prekarietatearen kontra eta bestelako lan harreman eta babes sozial sistema baten alde.
Jauregizar plazako oroigarria
2010. urtea latza izan zen Sopelan, hiru sopeloztar bizia galdu baitzuten lan istripuetan: Julio, Jesus Mari eta Luis. Bi urte beranduago, 2012an, langile hauen omenez EHBilduko alkatezak Juaregizar plazako monolito hau ezarri zuen.