Sopela esaera zaharrak

Esaera Zaharren 25. txapelketa Sopelan

Sopela esaera zaharrak

Esaera Zaharren 25. txapelketa Sopelan izango da apirilaren 28an, larunbatean, Sopelako AEKren eskutik

Urtez urte, Esaera Zaharren txapelketak Sopelako bazter guztiak euskaraz betetzen ditu giro ezin hobean. Egunak bi zati ditu: lehen fasea herrian zehar egingo da goizeko 11:00etatik aurrera, eta urtero bezala bertsoak, atsotitzak eta sekulako giro ona uztartuko da herriko kaleetan.

Eguerdian herri bazkaria Ander Deuna Ikastolan, eta bukatutakoan finalerdia eta finala izango da arratsaldez. 

Bertsoak, goizean, Algortako Bertso Eskolarenak izango dira eta arratsaldean, Oihane Enbeita eta Amets Arzallus bertsolari ezagunek parte hartuko dute.

428 Ikustaldiak
Partekatu: