Sopelako kuadrillen inauteriak

Inauteriak gure artean izateko egun gutxi falta diren honetan, Sopelako Kuadrillok mozorroen azken ukituak ematen gabiltza, datorren zapatuan dena ezin hobeto atera dadin!

Gorde zita: zapatuan, otsailaren 22an

Gorde zita: zapatuan –otsailaren 22an–, Udaletxeko plazan, eguerdiko 13:30etan. Aurtengo gaia ematen duena baino zailagoa da: Udako kantak. Luze egiten zaigun negu honetan udari keinu bat egin nahi izan diogu, nostalgiaz gogoratzen ditugun Caribe Mix garai horiek bueltan ekarriz.

Eguna ekintzaz eta musikaz betea egongo da. 13:30etan hasiko den bazkariari jarraipena emateko, 17:00etan kuadrilla bakoitzak antzerkitxo bat egingo du, parte hartzeagatik Sopelako Jaietarako puntu bat irabazi nahi badu, behintzat. Antzerki denetatik onenak bi puntu irabaziko ditu, ekaineko kuadrilla arteko txapelketan bultzada eman diezaioketenak. Desfilea eta gero, 19:00etan, poteo musikatua izango dugu Sopelako tabernetatik zehar, Rakatapunk elektrotxarangaren eskutik. 22:00etan Down the Ladder taldearekin hasiko dira gaueko emanaldiak, eta talde honek Hesiani emango dio lekukoa, hark emanaldiekin amaitu dezan.

Beraz, data egutegian gorriz markatu eta animatu kuadrillon festara! Aparteko giroa ziurtatuta egongo da, eta barreak… denontzako soberan!

522 Ikustaldiak
Partekatu: