Lizar Begoña Madariaga gazte sopeloztarrak sona handiko Donostia Kultura Poesia lehiaketa irabazi du aurten eta bere lan saritua “Aro beilegia” argitaratu du. Lizar gaztea da, idazlea, Arte Ederretan lizentziatua, eta solasaldi atsegina izan du sopela.net-ekin. Batez ere literaturaz eta bere lanaz aritu gara, baina Sopelako kultur biziaz zertzelada batzuk ere eman dizkigu. Eskerrik asko Lizar eta bene-benetan zorionak!!!
Sopela.net: Aro beilegia “ezagun” bihurtu zaitu, lan saritua izan da, eta hasierako poeman zera diozu:
Letra hauek besteen artean hartzen duten izaera,
Letra hauek eta sukaldetik komunerako airea,
Letra hauek idazteko faktoreak,
Letra hauek eta, zergatik ez sexuak,
Letra hauek autobidetik, jubilatuen autobus batean,
Letra hauek okupa (ezin) dezaketena
Letra hauek datu basean,
Letra hauek batzean; semper fidelis,
Letra hauek eta ni.
“letra hauek” sortzen dira edo sortzen dituzu? Alegia berez, erraz, irteten zaizkizu, bat-batekoak dira zure poemak, edo lantzen dituzu, behin eta berriro berridazten eta txukuntzen dituzu olerkiak?
739 Ikustaldiak