Bidebieta kalea “txandakako aparkalekua” izatea onartu zuen Sopelako Udalak azaroaren 26ko osoko bilkuran. (Bidebieta kalea argazkian)
Txandakako aparkalekua: ezaugarriak
Doan aparkatu ahal izango da 90 m gehienez, dagokion makinan tiketa atera ondoren. Tarte hau amaitutakoan, ezin izango da berriro aparkatu eremu honetan bi ordu igaro arte. Ordutegia 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da, eta udaltzainak arduratuko dira aparkalekua kontrolatzeaz. Erabakia, azaroaren 26an hartu zen; orain Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta 30 eguneko epea irekiko da erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko. Epea bukatutakoan, behin betiko onarpena egingo da eta txandakako aparkalekua indarrean jarriko da.
Gobernu-taldeak proposatutako neurria.
EAJk proposatu eta defendatu zuen neurria, “merkatariek egindako eskaera zuzena” zelakoan eta “DB-TUrekin sinatutako inbestidura akordioan” jasota zegoelako. EAJk esan zuen neurri honek ez duela dirua biltzeko asmorik, eta erraztuko duela Sopelako erdigunean bizi ez diren sopeloztarrek autoa hartu, aparkatu eta herrian erostea.
Zergatik Bidebieta?. Argudio gutxiko erantzuna