Sergio ez dago oraindik Zaballan

Sergio Polo preso sopelostarra ez dute oraindik Zaballako presondegira gerturatu.

Urtarrilaren 29en Espetxe Zuzendaritzak bost euskal presoen lekualdatze berri jakinarazi zuen, eta horien artean Sergio Polo preso sopelostarra Arabako Zaballako kartzelara ekarriko zutela.

Hilabete bat baino gehiago pasa da lekualdatze hori publikoa egin zenetik eta Sergio ez dute Zaballara ekarri, oraindik Herera de la Manchako kartzelan dago

Sergio eta beste preso asko egoera berean

Etxeratek salatu duenez, 48 euskal presok asteak daramatzate iragarritako lekualdaketaren zain eta egoera honek, bai presoen artean, bai senideongan “ziurgabetasun eta larritasun” egoera jasanezina sortzen du. (W.)

Ikusi: Sergio Polo preso sopelostarra ZABALLAra!!!

494 Ikustaldiak
Partekatu: