Konexio telematikoa galdu zuenak ez du inpugnazioa sinatu!!!!!
Sopelako Udaleko oposizioko zinegotzi guztiek, batek izan ezik, inpugnatu dute maiatzaren 27ko osoko bilkura, non kirol instalakuntzen 15 urterako lizitazioa onartu zen, beste bost urtez luzatzeko aukerarekin.
Gogoan hartu Gobernu Taldeak (EAJ eta PSE, 8 zinegotzi) bozketa galdua zuela, gainerako talde guztiak (EHBildu, Elkarrekin Podemos eta DB-TU, 9 zinegotzi) kontzesio honen aurka baitzeuden, baina bozketaren unean Patricia Alonso Elkarrekin Podemoseko zinegotziak “arazo teknikoak izan zituen eta konexio telematikoa galdu zuen”. Egoera horretan, puntua gai-zerrendatik kentzea eskatu zuten gainontzeko alderdiek; edo bestela, bozketa atzeratzea eragozpen horiek konpondu arte. Gobernu taldeak, aldiz, bozketari eutsi zion eta zinegotzi baten faltaz baliatu zen puntua aurrera ateratzeko alkatearen kalitatezko botoaren bidez.
Eta orain ez du inpugnazioa sinatu!!!