Sopelako Udal oposizioak, zinegotzi batek izan ezik, kiroldegiren lizitazioa inpugnatu du.

Konexio telematikoa galdu zuenak ez du inpugnazioa sinatu!!!!!

Sopelako Udaleko oposizioko zinegotzi guztiek, batek izan ezik, inpugnatu dute maiatzaren 27ko osoko bilkura, non kirol instalakuntzen 15 urterako lizitazioa onartu zen, beste bost urtez luzatzeko aukerarekin.

Gogoan hartu Gobernu Taldeak (EAJ eta PSE, 8 zinegotzi) bozketa galdua zuela, gainerako talde guztiak (EHBildu, Elkarrekin Podemos eta DB-TU, 9 zinegotzi) kontzesio honen aurka baitzeuden, baina bozketaren unean Patricia Alonso Elkarrekin Podemoseko zinegotziak “arazo teknikoak izan zituen eta konexio telematikoa galdu zuen”. Egoera horretan, puntua gai-zerrendatik kentzea eskatu zuten gainontzeko alderdiek; edo bestela, bozketa atzeratzea eragozpen horiek konpondu arte. Gobernu taldeak, aldiz, bozketari eutsi zion eta zinegotzi baten faltaz baliatu zen  puntua aurrera ateratzeko alkatearen kalitatezko botoaren bidez.

Eta orain ez du inpugnazioa sinatu!!!

Orain, Sopelako Udaleko oposizioko zinegotzi guztiek, konexioa galdu zuenak izan ezik, lizitazio horren inpugnazioa sinatu dute “baliogabetzat jotzeko eskatuz, Udaleko osoko bilkurako zinegotziek politikan parte hartzeko eta botoa askatasun osoz emateko duten eskubidea urratzeagatik”. Idazkia EHbilduko sei zinegotziek, DB-TUko ordezkariak eta Elkarrekin-Podemoseko bi zinegotzietako batek sinatu dute; Patricia Alonso, Elkarrekin-Podemoseko kideak, konexioa “galdu” zuenak, uko egin dio sinatzeari.

Oraingoz, oposizioko taldeek ez dute balorazio publikorik egin, baina harrituta agertu dira: “Elkarrekin Podemoseko zinegotziak arazo teknikoak ditu, ezin du bozkatu eta orain ez du erabaki hura baliogabetu nahi”.

Gogora dezagun lizitazio hori Sopela 4 legegintzalditan hipotekatzeagatik ez zuela aipatutako babes politikorik eta kirol instalakuntzetako langileen ordezkariak diren ELA eta LAB sindikatuak ere kontzesio honen aurka agertu zirela langileen aldarrikapenei erantzunik ez zielako ematen. (W.)

493 Ikustaldiak
Partekatu: