Arrasatetik Sopelara: bizi osorako zigorrik ez!

SAREk bertan behera utzi du bihar, abenduaren 18an, Arrasaten egitekoa zen mobilizazioa  eta biziarteko kartzela-zigorraren aurkako aldarrikapena Euskal Herriko herri guztietara lekualdatu du: Sopelan, bihar, hilak 18, udaletxe ondoko berdegunean egingo da elkarretaratzea 13:00etan.

Arrasateko martxa bertan behera

SARE herritar eragileak salatu du zenbait sektorek giza eskubideen aldeko mobilizazio hau desitxuratzen eta kriminalizatzen saiatu direla eta eskatu du biziarteko espetxealdia amaitzeko Unai Parot presoaren egoera agerian utziz 31 urte baitaramatza giltzapean. SAREren arabera, sektore mediatiko, politiko eta instituzionalak ekitaldi hori preso zehatz baten omenaldi bihurtzen saiatu dira.

SAREk bere harridura azaldu du erantzukizunik gabeko jarrera horien aurrean, eta espetxe-politikan aldaketa positiboak egiteari uko egiten diotenen jarrerak indartzen dituela uste du; izan ere, SAREk, urteetako blokeoaren ondoren, positiboki baloratu ditu azkenaldian urruntze-politikari amaiera emateko eman diren urratsak, eta behin eta berriz adierazi du gure herrian bizitzen ari garen une historikoaren garrantzia, bizikidetzan oinarritutako etorkizuneko apustu gisa.

Sopelan: elkarrateratzea

SAREk ez du konfrontazio dinamiketan sartu nahi eta horregatik bertan behera utzi du Arrasateko martxa Euskal Herriko txoko guztietara lekualdatuz. Sopelan, hain zuzen ere, bihar, larunbata, 13: 00etan, udaletxe ondoko berdegunean da hitzordua.

400 Ikustaldiak
Partekatu: