SAREk bertan behera utzi du bihar, abenduaren 18an, Arrasaten egitekoa zen mobilizazioa eta biziarteko kartzela-zigorraren aurkako aldarrikapena Euskal Herriko herri guztietara lekualdatu du: Sopelan, bihar, hilak 18, udaletxe ondoko berdegunean egingo da elkarretaratzea 13:00etan.
Arrasateko martxa bertan behera
SARE herritar eragileak salatu du zenbait sektorek giza eskubideen aldeko mobilizazio hau desitxuratzen eta kriminalizatzen saiatu direla eta eskatu du biziarteko espetxealdia amaitzeko Unai Parot presoaren egoera agerian utziz 31 urte baitaramatza giltzapean. SAREren arabera, sektore mediatiko, politiko eta instituzionalak ekitaldi hori preso zehatz baten omenaldi bihurtzen saiatu dira.
399 Ikustaldiak