Ezker Abertzalea, EA, Alternatiba eta Aralar alderdiek AMAIUR plataforma aurkeztu dute. Eguerdiko 12etan Iruneako Baluarte antzokian hautesle elkargo berria aurkeztu dute. Azaroaren 20an Madrilgo korteetarako ospatuko diren hauteskundeetan Euskal Herria bezala agertzeko tresna bateratua dela azaldu dute.
Bultzatzaileen arabera, aurrrera joateko adostasunak bilatzen ditu. Koalizioaren oinarriak hauek dira: Gernikako Akordioarenak, ezkerreko politikak eta Euskal Herrirako aitortza. Aurkezpen ekitaldian alderdi guztietako ordezkariak, preso ohiak, sindikalistak eta beste eragileen ordezkariak egon dira. Erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua hiru transferentziekin ez konfunditzeko deia egin dute. Honetaz gain, koalizio berriak euskal gatazka konpontzen laguntzeko jaio dela azpimarratu dute. Madrilera doaz jakinda “etsaiaren zelaian” jokatuko dutela, baina hori horrela izanda determinazio osoa ageri dute zentralismoaren eta ukazioaren bihotzeraino herri honen aldarriak eramateko.
Ekitaldian Pello Urizar, Txelui Moreno, Amaia Agirresarobe eta Patxi Zabaleta eledunek hitza hartu dute. AMAIUR Euskal Herriko histori politikoan lortu den indar metaketa zabalena da eta inork ez du zalantzan ipintzen bere emaitzak oso onak izango direla. Euskal Herria ezagutzen ari den aldaketa politikoaren beste urratsa da.
309 Ikustaldiak