18:00etan, elkarretaratzea udaletxeko plazan
461 Ikustaldiak
Gaur, hilak 26, Larrabasterrako Urgitxieta plazan 19: 30ean Elkarretaratzea egingo da atzo Bilbon izandako erahilketa matxista salatzeko.
Azken eraso matxista honi, eta beste guztiei, gogor erantzuteko deia egiten du UK emakumeen kontseiluak “Erasorik ez erantzunik gabe” goiburupean.
ETOR ZAITEZ !!!
Herritar asko hurbildu dira gaur (apirilak 26) Sopelako talde feministak (Aistak) egindako deialdira Nafarroako Auzitegiak Iruñeko erasoari lotuta eman duen epaia salatzeko.
“(In)justizia heteropatriarkalaren aurrean, Autodefensa feminista” –Nosotras somos la manada- goiburuarekin burutu da elkarrateratzea 19:00etan udaletxe aurrean.
Sopelan ez ezik leku askotan ere, elkarretaratzeak egin dira Nafarroko Auzitegiak emandako epaiaren kontrako jarrera adierazte ez baititu auzipetuak sexu eraso delituarengatik zigortu, sexu abusugatik baizik, eta epaimahaiak ez du uste auzipetuek indarkeriarik edo larderiarik erabili zutenik.
Gaur, martxoak 8, greba: “GREBA… eta planto egingo bagenu? eta egiten dugun guztia egingo ez bagenu?… EMAKUMEON LANA IKUSTARAZI EGIN BEHAR DUGU, horregatik gure aldarrikapenak lan munduaz harago doaz: ikasketetan, zaintzan zein kontsumo arloan ere greba deitu dugu. Martxoaren 8an euskal herriko mugimendu feministak EMAKUMEOK PLANTO aldarriarekin, menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatu behar dugu”.
Hauxe da gaurko aldarria eta ildo honi jarraituz…
Sopelan mobilizazioa
Sopelako talde feministak, gaur, 18:00etan udaletxeko plaza ingurutik elkartzeko deia egin du mezua hau zabaltzeko eta ozen esateko mundua gelditu dela.
Sopelako udal osoko bilkuran
Sopelako udal osoko bilkuran bi mozio eztabaidatu ziren gai honen inguruan, batetik EUDELek proposatutako testua eta bestetik EHBilduk eta adskribitu gabeko zinegotziak adostutakoa.
EUDELek prestatutakoan aipamena egiten zitzaion gaurko egunerako deituriko grebari, baina ez zen argi eta garbi deialdia egiten greba honekin bat egiteko “herritarrei dei egiten die martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu eta deituko diren ekitaldi eta ekintzetan modu aktiboan parte har dezaten”.
EHBilduk eta adskribitu gabeko zinegotziak adostutako testuan, aldiz, dei zuzena eta zalantzarik gabekoa egiten zen: “Sopelako udalak bat egiten du greba deialdiarein… eta Sopelako udalak dei egiten die herriko emakumei grebarekin bat egin dezaten”.
Bozketa orduan, EUDELek proposamena nagusitu zen PNV, PSE eta DB-TU taldeko zinegotziaren babesarekin (9 boto), eta EHBildu eta adskribitu gabeko zinegotziak (7 boto)
Martxoaren 8an GREBA: eta planto egingo bagenu? eta egiten dugun guztia egingo ez bagenu?… emakumeon lana ikustarazi egin behar dugu…
Hau da martxoaren 8ra begira egindako aldarria, eta Sopelan gauzatu ahal izateko, igande honetan, hilak 18, emakume guztientzako deialdia irekia egiten da 19:00etan Plaza Beltza kulturgunean (Loiola ander deuna 40-larrabsterra).
Asanblada ireki hau AISTAK, Sopelako talde feministak, antolatzen du.
“NAZKATUTA GAUDE”
Tradizioaren izenean sortzen diren ideologia baztertzaileez,
Gure itxuragatik epaituak izateaz
Oholtzetako diskriminazioaz,
Gauez kaleetan ibiltzean atzera begiratu beharraz
Beldurraren normalizazioaz,
Indarkeria matxisten biktimen kontakizunak etengabe zalantzan jartzeaz
Aske bizitzeko dauzkagun oztopoen kontra etengabe borrokatu beharraz…
Indarkeria jaiotzen garen momentuan hasten baita, ez erahilak garenean.
Horregatik, azaroaren 25an Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna delarik, azaroaren 24an, barikua, kontzentrazioa egingo dugu 19:30tan Sopelako ainguran Etorri beltzez jantzita!
“Ez Sopelan, ez inon eraso sexistarik ez” aldarrikapenarekin bat eginez Sopelako gazteek eta talde feministek elkarretaratzea deitu dute gaur larunbata, irailak 23, 19:00etan udaletxeko plazan. EHBilduk bat egin du deialdi honekin.
Aurreko igandean Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Sopelako pub batean emakume bati ukituak egin eta aurpegian hainbat ukabilkada eman zizkiolakoan. Atxilotuari , sexu abusua, erasoa eta droga trafikoa egotzi diote.
Gau honetan andre batek eraso sexista jasan du Sopelako jaietan. Erabateko gaitzespena azaltzeko eta laguntasun osoa helarazteko erasoa jasan duen andreari, arratsaldeko 19:00etan Ez Ohiko Bozeramaleen Batzordea egin da udaletxean.
12:00etan elkarretaratzea
Bozeramaileen Batzordeak deia egin du biharko, igandea, eguerdiko 12:00etan 15 minutuko elkarretaratzea egiteko udaletxe aurrean.
Gaur gauean manifestazioa
Sopelako jai batzordeak gaur gaueko 23:00etan manifestazioa egingo du udaletxetik abiaturik txosnagunraino eta ordu batean jaien ekintzak bertan behera gelditu dira.