Ugeraga Sernior A-ren Kronika:
Zapatu honetan Astola futbol zelaian Abadiñoren eta Ugeragaren aurkako partiduan ikusitakoa berba bategaz definituko dogu “PARTIDAZO”. Bi taldeek futbol partidu ikusgarria, erasokorra, dinamikoa, baloiari tratu ona emonez, espekulazio barik, alaia, bizia, intentsua, etab.eskeinidiete gerturatu diren ikusleei. Sopelako taldeak merezimendu gehiago egin ditu garaipena lortzeko aurkari zuzen baten aurka, baina berdinketa bategaz joan dira etxera.
Lehenengo zatiko lehenengo minutuetan Ugeraga oso ondo sartu zen partiduan, gol aukera pare bat sortuz. Hala ere, hamabosgarren minutuan Abadiñok 0-1koa jarri zuen markagailuan. Hamendik aurrera Abadiño erosoago eta hobeto sentidu zen zelaia barruan, baloiaren jabetza izanik. Minutuak igaro ahala baloiaren jabetza parekatuz joan zen, eta gol aukerak bi ateetan emon ziren. Partiduak ez zeukan etenik epaileak aldageletako bidea emon zuen arte.