Ugeraga Sernior A-ren Kronika:
Etxebarri 1-2 Ugeraga
Pasadan asteburuan eguraldi bikaina euki bagenuen futbol praktikarako, asteburu honetan justu kontrakoa izan da, euria, hotza eta haizea euki dugu. Zelaiaren egoerak asko baldintzatu du partidua, gehienbat bigarren zatian. Garaipen honegaz, Ugeragak bigarren itzuliko partidu danak irabazi ditu eta hamar partidu daroa jarraian galdu barik. Horrela ba, igoerako helburua gero eta gertuago dago Sopelako taldearentzat.
Lehenengo zatian zelaiaren egoera nahiko ona izan zen putzu isolatu eta txiki batzuk kenduta, hala ere putzu hauek ez zuten baldintzatu lehenengo berrogeita bost minutuak. Ugeragak lehengo zatian baloiaren jabetza kontrolatu zuen eta oso ondo zegoen zelaian jarrita, Etxebarriri aukerak emon barik. Hogeita bosgarren minutuan eta penalti garbi baten ondorioz Sopelako taldeak 0-1koa jarri zuen markagailuan. Ugeragak ez zuen martxarik jeitsi eta jarraitu zuen gol aukerak sortzen, hala ere ez zituen gol gehiagorik sartu. Horrelaxe atsedenaldira ailegatu zen partidua.