Pasa den maiatzaren bostean, Sopelako hondartzan mural politikoen topaketak egin ziren. Artea eta aldarrikapena uztartuz, horrelako topaketa gehiago egin izan dira herrian, baina aurtengoan ertzaintza bertaratu, topaketa eten, eta bederatzi lagun identifikatu zituen.
Identifikatuoi mozal legea ezarri zieten gero, isunak jarriz. Udalak muralok berehala ezabatu zituen gero. Horren ostean, identifikatuek epaitegira aurkezteko zitazioa jaso dute, eta urtarrilaren 15ean epaiketa izango dute.
Mural topaketako parte-hartzaileek udalaren jarrera salatu dute hasieratik, haien aurka zentsura politikoa erabili dutela argudiatuz. Izan ere, horma berean beste hainbat margoketa zeuden, eta han jarraitzen dute. Are gehiago, gertakarion ostean leku berean pintadak agertu ziren zentsura salatuz, eta horiek ere ezabatu dira.
375 Ikustaldiak