13an elkarretaratzea Sopelan: Egia osoa argitara!
Torturaren inguruko egia osoa argitara atera dadin eskatzeko, Sortuk mobilizazio batera deitu du urtarrilaren 13an, 19:30ean, banketxeen gurutzean:
Akilino Arriola eta Landa Doktorea kale kantoian. Otsailak 13,
torturaren aurkako eguna da; egun hartan, duela 39 urte, Espainiako
poliziek Joxe Arregi hil arte torturatu zuten. Deialdiarekin batera
ezagutzera eman duen prentsa-oharrean Sortuk azaltzen duenez “herri
honetan, minarekin batera bizitzen ikasi behar izan dugu. Guardia
Zibilaren, Espaniako Poliziaren zein Ertzaintzaren kuarteletan noizbait
egin ziguten min infinitua ez da sendatu: barru-barruan gurekin
daramagu. Noizbait iraindu egin gintuzten, umiliatu, mespretxatu,
gutxietsi, ukitu, ito, jo, bortxatu… eta gure arteko zenbait hil ere
egin zituzten. Hutsaren hurrengoa sentitu ginen, baina zauri guztiekin
burua altxa eta aurrera egiten ikasi genuen. Beti ere minez, baina gure
herriaren askatasunaren alde borrokan jarraitzeko gai izan ginen.”
469 Ikustaldiak