Sopela.net-ek askotan informatu du Kukutza gaztetxea eraitsi zuten egunean atxilotutako gazteen egoeraz eta haien kontra izandako bide judizialaz. Gogoan har dezagun iazko irailean Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu zituela hemeretzi gazte, eta horrez gain, 84.000 euroko kalteak ordaindu behar zituztela. Epaituen artean Uribe Kostako gazte bi zeuden.
Gorka: Urduliz-Sopela
Gure herrian oso ezaguna da Gorka, urduliztarra eta Sopelako hainbat herri eragile eta taldetan hartu du parte: gaztetxea, Plazabeltza, jai batzordea….
Orain absolbitu
Aste honetan, Kukutza eraitsi zutenetik 5 urtera, publikoa egin da Bizkaiko Lurralde Auzitegian egindako epaiketaren sententzia eta atzera bota du Bilbokoa, beraz Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamazortzi lagun absolbitu eta beste bati espetxe zigorra lau hilabetera murriztu dio. Bizkaiko Auzitegiak argudiatu du “ertzainen lekukotzak ziren kondena horien oinarri bakarra”.