Fruiz 2-1 Ugeraga B
Asteburu honetan Ugeraga B ezin izan zituen Fruizetik 3 puntuak ekarri,partidu oso garrantzitsua zen irabaziz gero jaitsiera postuak asko urrunduko zituelako sopelako taldeak eta aurkari zuzen bati 3 puntu gehiagoko tartea ipiniko zihoalako.
Gauzak ezin izan ziren okerrago hasi sopeloztarrentzat,bigarren minuturako eta falta baten ondorioz etxeko taldeak 1-0 ezarri zuen markagailuan eta partidua maldan gora ipintzen zitzaion Ugeragari.Hemendik aurrera Fruiz baloia Ugeragari partiduko kontrola eman zion,baina ez zen kontrol erreala zeren etxekoak atzean sendo kokatuta zeuden kontraeraso baten bat itxaroten. Zelaia ez zion batere lagundu Sopelakoei ezinezkoa zelako bi pase jarraian eman eta ezin izan zuten euren jokua erabili baina lehen zatia amaitzear zegoenean sopeloztarrek lehen zatiko aukerarik onena izan zuten baina atezainaren aurrean baloia kanpora bota zuten eta 1-0koarekin joaten ginen atsedenaldira.
Bigarren zatia lehenaren oso antzekoa izan zen, Ugeragak kontrola baina aukera argirik sortu gabe eta Fruizek ez zuen sufritzen eta partidua eurek nahi zuten moduan jokatzen zen, partiduan gauza handiegirik gertatu gabe.Minutuak pasatzen ziren bitartean Ugeragak gorago jo zuen eta hori Fruizek ederto baliatu zuen bigarren gola egiteko,baloi luze baten ostean etxekoen jokalaria Ugeragaren atezainaren aurrean geratu zen eta ez zuen barkatu. Azken minututan sopeloztarrek aukeraren bat sortu zuten baina ez zen luzapena arte heldu Ugeragaren gola,eta honekin batera epaileak amaiera eman zion partiduari.
Datorren asteburuan atseden izango du ligak,baina duela bi aste Bermeon izandako denborarengatik bertan behera utzitako partidua jokatuko dute sopeloztarrek ostegunean goizeko 11.30etan Bermeon.
Ugeraga 3-4 San Pedro
Partidu polita eta intentsua ikusitakoa zapatu honetan Urko futbol zelaian kategoriako lehenengo eta bigarrenaren artean. Ugeragak etxean bere lehenengo porrota pairatu du eta ligan hamahiru partidu ostean galdu egin du. Jardunaldian egon diren emaitzak txarrak izan dira Sopelako taldearentzat, hala ere ondiño lehenengo postuan jarraitzen du.
Lehenengo zatian Ugeragak aurkaria baino hobeto jokatu zuen, hala ere berdinketagaz ailegatu ginen atsedenaldira. Ugeragak denboraldi osoan proposaturiko futbol dinamikoa egin zuen lehenengo berrogeita bosgarren minutuetan, bestalde, San Pedrok kontraerasoak bilatzen zituen. Ugeragarenak ziren gol aukerak baina hogeita hirugarren minutuan San Pedro aurreratu zen partiduan 0-1koa markagailuan ezarriz. Hurrengo jokaldian, hogeita bosgarren minutuan, Ugeragak berdinketa jarri zuen markagailuan. Hogeita hamabosgarren minutuan Ugeraga aurreratu egin zen, 2-1koa markagailuan ezarriz. Aldageletako bidea hartu baino lehen, berrogeita bosgarren minutuan alegia, San Pedrok partidua berdindu zuen kontraeraso azkar batean.
Bigarren zatia bide ezberdinetik joan zen, San Pedro hobeto kokatu zen zelaian nahiz eta joko asko ez proposatu. Bestalde, Ugeraga ez zen egon lehenengo zatian bezala. Minutuak igaro ahala partidua berotzen joan zen San Pedrori mesede eginez eta Ugeraga kaltetuz. Horrela ba, laurogeigarren minutuan eta falta baten ostean San Pedrok 2-3koa jarri zuen markagailuan. Ugeraga itsu-itsuan berdinketaren bila joan zen eta honen ondorioz laurogeita bosgarren minutuan, kontraeraso batean San Pedrok 2-4koa jarri zuen. Sopelako taldeak ez zuen amorerik emon eta laurogeita hamargarren minutuan markagailuko diferentziak murriztu zituen 3-4koa jarriz, hala ere ez zen nahikorik izan.
Hurrengo jardunaldia, Apirilak 3 Domekan 11:30etan, Artxanda futbol zelaian Ugeragak Morazaren aurka jokatuko du.
316 Ikustaldiak