Hamar urterekin zein ondo pasatzen genuen Sopelako kaleetan lagunekin edo lehengusuekin jolasean. Zenbat parke eta kulunka gozatzeko, zenbat landa eta toki ezezagun deskubritzeko…
329 Ikustaldiak
Hamar urterekin zein ondo pasatzen genuen Sopelako kaleetan lagunekin edo lehengusuekin jolasean. Zenbat parke eta kulunka gozatzeko, zenbat landa eta toki ezezagun deskubritzeko…
Abenduko Ogasuna Udal Batzordean adostu zenaren arabera, 2010. urteko Udal Tasak eta Zergak bere hartan utziko dira, alegia ez da igoerarik izango eta gaur egun indarrean daudenak mantenduko dira.
Udalak kudeatzen dituen Tasa eta Zergen artean ondorengoak aipa daitezke: Ekonomia jardueren gaineko zerga, Ondasun higiezinen gaineko zerga, trakzio mekanikadun ibilgailuen gaineko zerga, Hiri lurren balioaren handitzearen gaineko zerga…
Tal como se decidió en la Comisión Municipal de Finanzas de Diciembre, las Tasas e Impuestos municipales no tendrán subida en el año 2010, se mantendrán, por tanto, las mismas que rigen en la actualidad.
Entre las Tasas e Impuestos que gestiona el Ayuntamiento se pueden citar los siguientes: el Impuesto sobre actividades económicas, Impuesto sobre bienes inmuebles, Impuesto sobre vehículos de tracción mecánica, Impuesto sobre el incremento de valor de los terrenos de naturaleza urbana…
Sopelako Gazte asanbladaren idazkia (euskaraz eta erdaraz)
Sopela, herri polita eta lasaia da, bai, hondartza, helduentzako tabernak, dendak, umeentzako parkeak, edadekoentzako etxea… baina GAZTEONTZAKO ZER? Askotan, gehiegitan, galdetu diegu hori gure udaletxean agintean daudenei…baina erantzunik eta irtenbiderik gabe, esku hutsik itzuli izan gara beti.
Gazteok, ume garaia igarota, ezer gutxi daukagu egiteko, hain eskaintza sozial urria eta alternatiba pobrea duen Sopela bezalako herri batean. Aukerak murritzak dira, eta kirola egitea edo tabernaz taberna ibiltzeaz gain ezin da beste ezer egin. Noizik behinean, hilabetean behin asko jota, udaletxeak enpresa pribatuen bitartez ekintzaren bat edo beste antolatzen badu ere, horrek ez du gazteon aisialdirako premia asetzen.
Lamia Taberna Sopelako Bertso Plaza bihurtu zen. Abenduaren 10ean, Berbalaguna Taldeak antolatuta, Galder Bilbao “Txapi”, Jone Uria eta Josu Landeta bertsolariek, saio polita eskaini ziguten. Taberna bete zen eta han bildutako euskaldun guztiek, zaharrek zein berriek, oso giro polita sortu zuten. Amaitzeko kantatzeari ekin zioten. Horretarako propio liburuxkak banatu zituzten.
Oso ekimen txalogarria Sopelan euskarak galdu duen esparrua apurka apurka berriro irabaz dezan. Ekimen hauek guztiek egunero euskara gero eta gehiago erabil dezagun baliogarriak izan daitezke. Ea guztion artean lortzen dugun!
Duela hilabete bat, Altsatsun Ezker Abertzaleak adierazpen politiko garrantzitsua egin zuen. Ziklo politiko berri baten aldeko hautua egin zuen. Han bildutakoek Estrategia Independentista berri bat abian ipintzeko lehenengo urratsa bezala definitu zuten. Adierazpen hori eta Aldaketa Politikorako txostena eztabaidatzen ari da Ezker Abertzalearen oinarrietan. Bideo hauetan, Altsatsuko adierazpena egin zuten Ezker Abertzalearen kide ezagun batzuek haien iritzi pertsonala ematen dute.
{youtube}_hrd-Jbj0UI{/youtube}
{youtube}gC2Mi72bB88{/youtube}
{youtube}uG248Velg6o{/youtube}
{youtube}Uo2TYamzFLs{/youtube}
Azken aste hauetan Sopelako kale garbitzaileek kartelak ipini dituzte eta mobilizazioak burutu dituzte. Pairatzen ari diren lan baldintza kaxkarrak salatu nahi dituzte. Ez dute aparteko gauzarik eskatzen. Denok eskatzen duguna baino ez. “Berdin lan egiten badugu berdin kobratu behar dugu. Ez gehiagorik ezta gutxiagorik ere.” Bideo honetan haien egoeraren azalpena eta zinegotzi independentisten balorapena ikus dezakezue
{youtube}00S_DdLZ19k{/youtube}
Itzalak ditut asko bai, eta lanbroak ere, zertan hasi nintzen neure euskaltzaletasunean eta ez nuen jakingo dakidana horri ezker ez balitz.
Baina zer dela eta hasiera korapilatsu hori, bada esan nahi dudana zera da: nire etxe ondoko baserrian bizi zen familiari esker, batez ere txikitan eduki nuen lagun bakarraren amari esker sortu zitzaidan euskararekiko grina hain zuzen.
{youtube}g4IZXB6zyZg{/youtube}