San Joan gaua… gau miragarria
480 Ikustaldiak
Sopelako kiroldegiko langileak borrokan daude beraien lan baldintzak hobetzeko eta ondorioz bezeroentzako zerbitzu hobea eta kalitatezkoa eskaini ahal izateko.
Kiroldegiko langileon ordezkariak diren LAB eta ELA sindikatuek salatu dute zerbitzu publikoen lizitazioaren bitartez erakundeak aukerarik merkeenaren bila ibiltzen direla benetako beharretan oinarritu beharrean.
Atzo, hilak 15, goizeko 06:00etan gizon batek bi emakume harrapatu zituen bere autoarekin Larrabasterran; emakume horietako bat gizonaren bikotekide ohia da eta zantzu guztien arabera genero indarkeria delitutzat jo daiteke erasoa. Hori dela eta, 13:00etan bat-bateko elkarretaratzea egin zen Sopelako Udaletxearen aurrean udalak deiturik.
Argazkian: Zipiriñeko hezkuntza komunitateak egindako manifestazioa Sopelan
Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Azpiegituren plan berria aurkeztu du
Atzo, ekainak 12, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak, 2019-2023 urteetarako Hezkuntza Azpiegituren plan berria aurkeztu zuen. Bertan ia 250 jarduera jasotzen dira autonomi erkidegoan eta lan horiek egiteko 318 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, aurreko planean (2014-2018) baino 20 milioi gehiago.
Sopelako beharrak ez dira aipatzen.
Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 31, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.
Gaurkoan, Txus Martin presoaren egoera eta gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituzten beste 19 euskal preso politikoen egoerak bezala, izango da gogoan.
Honez gain gogarazten da ekainaren 8an giza katea izango dela Biarritzen (Lapurdin) 16:00etan eta Uribe Kostatik autobusa antolatuko dela. Izena emateko ohiko tokietan.
Sopelako Elkarrekin-Podemoseko alkategaiak uko egin dio zinegotzi akta hartzeari
Hauteskundeak pasa eta 3 egunetara Manuela Ruiz Vivancok, Elkarrekin-Podemos zerrendaburuak, jakinarazi du ez duela jarraituko udaletxean “arrazoi pertsonalengatik”. Ondorioz, igandeko udal hauteskundeetan Elkarrekin-Podemosek 2 zinegoitzi lortu zituenez, akta jasoko dute zerrendako bigarrenak eta hirugarrenak (Patricia Alfonso eta Eder Garcia hurrenez hurren).
Balorapenetan sartu gabe, (egingo da), eta Sopelako emaitzak ikusita “burua lehenengo lepoan” esan daiteke, ez baita ia aldaketarik eman:
Entrevistamos a Mikel Tapia y a Juan Guillermo García sobre las propuestas de EH Bildu en política de vivienda.
Mikel Tapia y Juan Guillermo García, son candidatos por EH Bildu para las elecciones municipales de este próximo 26 de mayo. Mikel es actualmente concejal por EH Bildu en el Ayuntamiento de Sopela y Juan Guillermo, fue concejal durante las legislaturas 2007-2011 por Alternatiba y 2011-2015 por EH Bildu, estando la formación soberanista en la Alcaldía de Sopela y siendo éste concejal del área de urbanismo.
Les hemos preguntado por la situación actual de la vivienda en Sopela, y por los planes de EH Bildu para esta próxima legislatura en dicha materia.