ZERBIDOREAREKIN IZAN DITUGUN ARAZOAK DIRELA ETA, ARTIKULU HAU BERRESKURATU DUGU. Jatorrizko publikazio data: 2015eko azaroaren 26an
EHBilduren proposizioa
Sopelako udal arduradunek (PNVk) bertan behera utzi zuten Zigor Merodioren euskal presoaren ALDHARRIKATUZ izeneko erakusketa “gaia sensiblea eta une egokia ez dela” sasi argudioa erabiliz. Erabaki honen kontra EHBilduk proposizio bat aurkeztu zuen azaroko plenoan (24an) argudio horiek errefuxatuz eta erakusketa lehenbailehen gauza zedin eskatuz.
PNV eta PSEren aitzakiak
PNVek erabakia bozeramaileen batzordean eta ez plenoan hartzea eskatu zuen, “kultur teknikariei” enkargatu zaien informea aintzat hartuz. EHBilduk PNVri aurpegiratu zion erakusketa ez gauzatzeko erabakia hartu zen unean ez zela inolako informe teknikorik “eskatu” eta informe hau enkargatu egin dela bakar-bakarrik EHBilduk salaketa egin ondoren.
PSEk proposizioa gai ordenatik ateratzea eskatu zuen “erakusketan dauden beste preso biren testuen itzulpenak ez zituelako”. EHBilduk ez zituen argudio hauek onartu eta bozketa egin behar izan zen jakiteko ea proposizioa gai-ordenean mantentzen zen ala ez.
Gaia gai-ordenean mantentzen da
Egoera honetan bozketa egin zen eta proposizioa erretiratzearen aldeko botoa PSEk eman zuen; PNV eta DB-TU taldeek (Podemos izena aldarrikatzen duen taldeetariko batek) abstentziora jo zuten eta EHBilduk eta Orain Sopelak (PODEMOS izena aldarrikatzen duen beste taldeak) proposizioa mantentzearen aldeko bozka eman zuten.
PNV eta PSE, aitzakietatik ezetzera
Ondorioz proposizioa bera bozkatu zen, eta PNVk eta PSEk proposizioari EZ esan zioten. Dena dela, EHBildu, Orain Sopela eta DBTU taldeen BAIetzak bideratu zuen proposizioa aurrera ateratzea, eta ondorioz ALDHARRIKATUZ erakusketa Sopelan gauzatuko da. Horretarako Sopelako Udalaren Kultur arloko arduradunak harremanetan jarriko dira erakusketa hau kudeatzen duten pertsonekin data egoki bat adosteko ahalik eta eperik laburrenean.
322 Ikustaldiak