Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak datorren asteartean, otailak 27, 19:30ean Kurtzio Kultur Etxean, 2018. urteko egitasmoaren aurkezpena egingo du.
434 Ikustaldiak
Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak datorren asteartean, otailak 27, 19:30ean Kurtzio Kultur Etxean, 2018. urteko egitasmoaren aurkezpena egingo du.
“Sopela Catalunyarekin bat, demokraziarekin bat” goiburu pean, elkarretaratze bi deitu ditu Sopelako EHBilduk.
Lehen elkarretaratzea gaur (asteazkena, hilak 20) izango da 19:30ean udaletxeko plazan eta bigarrena ostiralean (hilak 22) ordu eta leku berean.
Gaur, hilak 19, (ostirala) Sopelako Kurtzio Kultur Etxean EHBilduk herri batzarra egingo du eta bertan Jasone Agirre Bizkaiko Legebiltzarkideak parte hartuko du. Batzarra 18:30ean izango da eta irekia da interesa duten guztiontzat.
Atzo, maiatzak 7, Sopela eta Euskal Herriko 52 herritan Gure Esku Dago herri ekimenak bultzaturik herri kontsulta egin ziren erabakitzeko eskubideaz.
Gaur Sopelan herri galdeketa izango da Gure Esku Dago herri ekimenak bultzaturik; sopeloztarrok “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzuteko aukera izango dugu.
Behean erdaraz – abajo en castellano
Sopelako gaur eta atzoko alkate eta zinegotzi talde handi bat bildu da gaur, hilak 29, Udalaren aurrean Gure Esku Dago herri ekimenak Maiatzaren 7rako deitu duen herri kontsulta babesteko eta bultzatzeko. Bertaratutakoen artean Sopelan 1983tik 2015era arteko alkate guztiak zeuden: Jose Antonio Torrontegi (PNV), Jose Luis Gutierrez (PNV), Ander Urrutia (PNV), Imanol Garai (PNV) eta Saioa Villanueva (EHBildu).
Gure Esku Dago herri ekimenaren eskutik, solasaldia Arnaldo Otegirekin
Arnaldo Otegi, EHBilduko eleduna, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean izango da apirilaren 27an, osteguna, 19:00etan. Arnaldo Otegik EHBilduren ikuspegia emango du erabakitze eskubideaz eta hitzaldi hau ziklo baten hirugarrena izango da: lehenean PNVeko Iñigo Iturrate legebiltzarkidea egon zen eta bigarrenean Lander Martinez Elkarrekin PODEMOSen izenean (apirilak 26an izango da).