{youtube}nG8EdEWxNac{/youtube}
316 Ikustaldiak
{youtube}nG8EdEWxNac{/youtube}
Urtarilaren 14an 32 urte beteko dira David Alvarez Peña euskal militantea hil zela.
1977ko abenduaren 18an lau gazte Lemoizeko zentral nuklearraren aurkako ekintza prestatzen ari zirenean enfrentamendua izan zuten Guardia Zibilaren kontra. Enfrentamendu honetan David larriki zauritu zuten. Beste hiru lagunek lortu zuten aldegitea erabilitako ibilgailua han utzita; David ere han geratu zen, lurrera erori baitzen sabelean jaso zuen tiroren eraginez. Lagunek atzera egin zuten laguntzeko, baina Davidek ihes egin zezaten ekin zien bera bizkarrean hartuta ihesa ezinezkoa izango zatekeelako.
27 egun beranduago, urtarrilaren 14an, Basurtoko Ospitalean hil zen. Alvarez Peña familiak kereila kriminala jarri zuen Dabiren heriotzarengatik, baina ez zuen aurrera egin. Gaitzespen eta salaketa ugari eragin zituen haren heriotzak. Euskal Herrian leku askotara hedatu zen greba orokorra eta Basurtoko Ospitaleko langileek ere beren gaitzespena azaldu zuten David Alvarezek jasan zuen egoeraz.
Azken urteetan egin den lez, aurten ere, Sopelako Nuyum elkarteak Saharar Herriarekiko elkartasun Kanpainan parte har dezazuela eskatzen du. Dagoeneko, SAHARAREN ALDEKO VI. EUSKAL KARABANA: PIZTU ITXAROPENA abiarazi dute. Karabana hori S.E.A.D.-en Aldeko ‘OTSAILAK 27’ Euskal Elkarte Koordinakundea antolatu du eta EUSKAL FONDOAren Sahara Koordinazio Unitatearen laguntza du. Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia Saharar Herriari jakiak helaraztea da. Azken ekitaldian 480 tonatik gora jaso ziren eta aurten emaitza hori gainditu nahi da. Kanpaina honetan parte hartzeko, gaurtik eta urtarrilaren 22ra arte, Ander Deuna Ikastolan, Zipiriñen, Iberre Ikastetxean eta Udaletxeko Hall kulturalean ondoko produktu hauek helaraztea eskatzen dute: arroza, pasta, lekaleak, hegaluzea zein sardinak oliotan, azukrea eta, baita konpresak ere.
Ea guztion artean bilketa polita egiten dugun.
Herriko Gazte Asanbladak, abenduaren 12an, denbora luzean hutsik egondako etxe baten okupazioa burutu zuen.
Egun horretatik aurrera lan eta lan ibili dira: kanpoko aldera ematen duen etxearen pareta zuritu dute itxura txukuna izan dezan; aterpe bat berreraikitzen ari dira bertan ekintza jendetsuak egin ahal izateko eta honez gain errekaren parean baranda bat jartzen ari dira bidea ziurragoa izan dadin.
Lan hauek alde batera utzirik, Gazte Asanbladako kideek auzokideekin harreman zuzena mantendu dute eta informazioa banatu diete egon diren zurrumurruak argitzeko eta bizilagunak zuzenean informatuak egon daitezen. Gazteek argi adierazi dute haien nahia dela auzoan elkarbizitza egokia izatea.
Azkenik Gazte Asanbladak “Gurea eta denontzat delako!” lelopean, gonbite egiten die herriko gazte eta ez hain gazte guztiei gaztetxeraino gerturatzeko eta ezagutzeko. Azken helburua guztiona den esparru honetan parte hartzea delarik leku bizia eta dinamikoa izateko.
Azaroaren 30ean, San Andres egunean, Kurtzio Kultur Etxe berriaren irekiera ofiziala egin zen, baina Kultur azpiegitura berri batek piztu beharko zituzkeen ilusioak, ez dira oraingoan sortu; aitzitik, kritika ugari entzun dira.
(Sopela aldatu aldizkarian argitaraturik)
Kokapena:
Kultur gune honen kokapenak kritika asko sortu ditu sopelostarron artean herritik, eta herriko eguneroko bizitik, urrun geratzen delako. Distantziaz gain, kultura jarduerak “baztertuak” izan dira eguneroko girotik: “haraino joan behar da”. (Larrabasterratik zer esanik ez).
Espazio gutxi:
Irekiera baino lehen herriko talde askok jadanik ezetza jaso dute lokalen bat eskatzean. Ez dagoela lekurik erantzun zaie. Kultur Etxe baten helburua ez da bakarrik kanpoko espektakuluak eskaintzea, edo Udalak eman ditzakeen zenbait zerbitzuri lekua ematea; helbururik garrantzitsuena herrian lan egiten duten taldeei babesa eta aterpea ematea izan behar da.
Ordutegia:
Kultur Etxea 19:30ean itxiko dela jakinarazi zaigu Kultura Batzordean. Itxiera ordutegi honek ez du inolako logikarik edozein ostiraletan zein larunbatetan ekitaldi bat eratzean, zalantzarik gabe, ordutegi hori gaindituko delako. Udaletxean egin genituen kritiken aurrean “malgutasuna egongo dela” erantzun ziguten, baina honek beste arazo bat sortzen du: langileak
Langileak:
19:30tatik aurrera sartuko diren orduak, aparteko ordu bezala hartuko dira kontuan lan egutegian, eta urteko ordutegia betetakoan, Kultur Etxearen zainketa azpikontratu egin beharko da.
Arazo teknikoak:
Kultur Etxe berria erabiltzeko aukera izan den egun apurretan nabarmen geratu dira zenbait eskasiak argi eta intsonorizazio zerbitzuetan.
Penagarria da instalakuntza berri batean jadanik akats hauek aurkitzea.
Arazoek inprobisazioa adierazten dute, eta zoritxarrez badugu oso gertu zer gertatu zen herrian inauguratutako azken azpiegiturarekin, igeritokiekin hain zuzen ere. Arazoak arazo, udalaren erabakia irmoa izan behar da konponbidea bilatzeko eta ez ezkutatzeko hotsandiko hitzen atzean. Arazoak argi onartuz, lortuko dugu Kultur Etxe hau benetan erabilgarria izan dadin, eta horixe da gure nahia.
Se ha inaugurado la nueva Kultur Etxea de Kurtzio, pero entre los sopelostarras se han escuchado muchas críticas por su situación, instalaciones, horario etc. Si queremos que la nueva Kultur Etxea responda a las necesidades reales de Sopela, primero hay que admitir los errores y luego arreglarlos; no esconderlos en palabrería grandilocuente.
Espero bezala heldu ziren. Gurdiz eta konpainia onarekin. Udaletxeko Plazan Gabon enborrari sua eman zioten eta aurreko urtean gordetako egur zatiak erre zituzten Sopeloztarrok. Kimu berriak hartu zituzten eta hurrengo urtea arte gordeko dute usadio zahar honi segida emateko.
Umeak zoriontsuenak izan ziren. Bikote magikoarengana hurbildu ziren eta belarrira esan zieten barruan aspaldin gordeta zeukatena.
Etxe guztietan oparietaz gain, desioak ere dantzan ibili dira. Osasuna, urrun daudenak, preso daudenak. Olentzeroari eskatzeaz gain guztion ekimena martxan ipini beharko dugu egia bihurtzeko. Bitartean Olentzeroaren eta Mari Domingiren magiarekin geratuko gara. Ez da gutxi, ez da nahiko.
Abenduaren 17tik 31ra Sopela herriko baso, soro, etxe eta antzerakoen leku izenekin (toponimoekin) erakusketa zabalik egongo da Kurtzio Kultur Etxean.
Erakusketan Sopelako plano eta airetik hartutako argazkia handi bat ikusgai daude, eta bertan agertzen dira Euskaltzaindiaren laguntzaz jasotako 800 leku izen (toponimoak). Honez gain, jasotako beste 80 izen zerrendatzen dira, nahiz eta une honetan ez jakin zehatz-mehatz non kokatu.
Erakustea xumea den arren, gure herriko antzinako izenak ezagutzeko eta ez galtzeko merezi du, azken helburua Sopelako mapa toponimikoa osatzea delarik.
Erakusketa azaroaren 17an zabaldu zen, eta bertan Felix Mugurutzak, Euskaltzaindiko kideak emandako azalpenak interesgarriak izan ziren, eta zenbait izenen jatorriaren azalpena bitxia oso. Entzun nahi izan zionari argi eta garbi adierazi zion Sopela dela gure herriko izena euskaraz Euskaltzaindiak hartutako ebazpenen arabera eta ez Sopelana.
Gaur, Sopelako Udalarentzat lan egiten duten 13 kale-garbitzaileak manifestazioan abiatuko dira 13:30ean, udaletxetik. Izan ere, bizi duten “bazterketa bidegabe eta iraingarria” dela eta, pasa den azaroaren 20an mobilizatzeari ekin zioten Sopelako Udalak azpikontratatutako Cespa enpresaren langile horiek. Hiru urte enpresarentzat lan egin ostean, beste udaletan diharduten enpresa bereko beharginek kobratzen dutenaren erdia jasotzen dute hilaren bukaeran eta horren arrazoia minusbaliatuak izatea delakoan daude. Eskumaldeko LABek adierazi duenez, “manifestazio handia egin nahi badugu guztion parte-hartzea garrantzitsua da, 13 langileek bakarrik ezin dutelako manifestazio dezenterik egin, beraz, mesedez ahal duzuen guztiok parte hartu!”. (Koskairratia.com)