{youtube}NixWwbXaewM{/youtube}
377 Ikustaldiak
{youtube}NixWwbXaewM{/youtube}
Azaroaren 20an, barikuan, Aitxu! euskara taldeak antolatu zuen erromeria arrakastatsua izan zen. Jende asko hurbildu zen, nagusiak, gazteak eta umeak. Trikitilari gazteek lagundurik, Meñakoz elkartearen dantzariek erromeria gidatu zuten eta jende asko dantzaldi bat edo beste egitera animatu zen. Denetarik egon zen, pintxoak eta sagardo freskoa barne.
Aitxu! taldeak euskara esparru ezberdinetan erabiltzeko aukerak sortu nahi ditu. Erromeriarekin ere lortu zuten nahiz eta hurrengorako euskara gehiago entzutea espero duten. Hona hemen erromeriaren laburpen bat.
{youtube}slaZVHIF40w{/youtube}
Gaur (azaroak 20) Sopelako kaleak garbitzen dituzten langileek kontzentrazioa burutu dute Udaletxearen aurrean. Bizi diren bazterketa bidegabe eta iraingarria salatu dituzte, eta epe laburrean, greba deialdia egin dezaketela adierazi dute.
(Duen interesagatik hitzez hitz argitaratzen dugu LAB sindikatuaren informazio orriak)
EL AYUNTAMIENTO y CESPA NOS DISCRIMINAN POR NUESTRA DISCAPACIDAD
Vecinas y vecinos de Sopelana:
Los 13 trabajadores que limpiamos las calles de Sopelana queremos daros a conocer la INJUSTA E INDIGNA DISCRIMINACIÓN salarial que sufrimos por parte del AYUNTAMIENTO y de CESPA.
Binakako Munduko Pala Txapelketa atzo hasi zen Bilboko Deportivo frontoian. Fusto eta Larrinaga egungo txapeldunen estreinakoa zen, eta ezustea izan zen Urkijo eta Imanolen kontra galtzea (45-31). Irabazleek partida txukuna jokatu zuten. Fustori jokatzen ez utzi eta Larrinagaren bila aritu ziren. Lana pilatu egin zitzaion azken Larrinagari bukaeran. Lehen puntua eta hautagaitza irabazleentzat.
Munduko Txapelketa honetan bost bikotek, denak denen aurka, jokatzen dute. Lehen faseko onenak finalerako sailkatuko dira eta bigarrenak eta hirugarrenak finalerako beste txartela izango dute jokoan.
Aitxu! Sopelako Euskara Taldeak antolatu zuen ibilaldi geologikoak gure kostaldearen aberastasuna erakutsi zigun. Koldo Nuñez geologian doktoreak argi eta garbi hitz egin zuen eta gure begien aurrean ditugun informazioa eta arbasoen aztarnak erakutsi zizkigun.
Hemen duzue txangoaren lehenengo bideoa. Beste biak web orrialde honen Multimedia/bideoak kategorian ikusi ditzakezue. Interesgarriak benetan.
{youtube}WfdcqB4M9C4{/youtube}
1. Batxilergoko eta 4. DBHko zenbait ikasle Mihiluze ETBko lehiaketa programara joan ziren. Grabatu den programa gainera 500garrena izan zen. Hori dela eta, Kike eta Illazki aurkezleez gainera, Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea pilotariak, Tessa Andonegi, Klaudio Landa eta Jose Luis Korta izan ziren bertan. Oso interesgarria izan zen plato bat zer den ikustea.
Urriak 31an denak adi telebistan agertuko baitira!
Olof Palme eskola 1989an hasi zen emakume sahararrei heziketarako aukera eskaintzen. Urte horietan zehar eskola politekniko gisa aritu da oztopo guztiei aurre eginez. Emakume asko izan dira hainbat karreratan tituluak eskuratu eta beraien ezaupideak Wilaya osoan eskaini dituztenak. Horrek, onura asko ekarri dizkio kanpamenduari dela joskintzan, trikotatzean, ehungintzan edo administrazio arloetan. Orain emakume sahararra gai da aurrera bere kabuz jarraitzeko, maitasunez beteta, independentzia eta askatasunez, etorkizun hobearen bidean. Ander Deuna ikastola anaikidetza prozezu bat egin zuen eta gaur egun ere harremanak dituzte.
Uda honetan, bizikletak alokatu ahal izateko Sopelan eta Uribe Kostako gainontzeko herrietan “Bizimeta” zerbitzua jarri da abian. Ondo. Ez dago beste hitzik. Ideia ona da, egitasmoa txalogarria eta garraiobide alternatiboak sustatzeko bidean aurrerapauso egokia. Hain zuzen ere, egitasmo hau gauzatzear egon zen 2008ko udan eta jadanik garai hartako aldizkarian (6. Sopela Aldatu ) txalotu genuen.
Etorkizunari begira bizikleta eguneroko garraioa bihur dadin apustu argia egiten dugu, hau dela eta, hasierako epeetan sor litezkeen galera ekonomikoei aurre egiteko administrazioek (Udalek zein Mankomunitateak) diru ekarpenak eta laguntzak egin ditzaten bultzatuko dugu.