9 alde, 7 aurka eta abstentzio 1
Elkarrekin-Podemos, EH Bildu eta DB-TU udal taldeek baietza eman zioten Sopelako Udalean energia berriztagarriak erabiltzearen aldeko mozioari, PSE abstenitu zen eta EAJ/PNV contra bozkatu zuen.
410 Ikustaldiak
9 alde, 7 aurka eta abstentzio 1
Elkarrekin-Podemos, EH Bildu eta DB-TU udal taldeek baietza eman zioten Sopelako Udalean energia berriztagarriak erabiltzearen aldeko mozioari, PSE abstenitu zen eta EAJ/PNV contra bozkatu zuen.
Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 25, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan, DENOK BATERA, PRESOAK ETXERA! goiburupean.
KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE !
“Larriki gaixo dauden presoak etxera” ekimena Sopelara helduko da astelehenean, hilak 21, 20:00etan. Plentziako Pirulitik abiatuko da 19:00etan eta kotxe karabanan Sopelaraino iritsiko da. Hori dela eta, 20:00etan, Udaletxeko plazan elkarretaratzeko deia egin du SAREk.
Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2019ko irailaren amaieran 641 langabetu zeuden. Honek suposatzen du herritarron %9,5.
AZKEN ORDUA: GAUR ELKARRETARATZE zaratatsua udaletxeko plazan 19:OOetan
Azken egun hauetan etengabekoak izan dira filtrazioak “Procés” epaiketaz. Filtrazioen arabera Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaia hurrengo egunetan izango dela dirudi eta zigor gogorrak ezarriko zaizkie.
Epaia jakiten den egunean, Sopelan zenbait deialdi egingo dira, haien artean 19:00etan Udaletxe plazan elkarteratze zaratatsua egitea proposatu du Gure Esku Dago herri ekimenak.
ADI beraz, eta epaiketa publikoa izan bezain laster gauzatuko da deialdia. Denok kalera,gure eskubideak ere jokoan daude! (W.)
Uribe Kostako Mankomunitatea: garrantzi handiko erakunde ezezaguna
Uribe Kostako Mankomunitateak ia 3 milioi euro gestionatzen ditu Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz udalerrietan zenbait zerbitzu era komunean kudeatzeko: gizarte ongizatea (AES Ayudas de Emergencia Social…), hondakin batzuen bilketa, drogamenpekotasunaren prebentzioa, euskara zerbitzua, emakumeen berdintasuna, ingurugiroa…
Uribe Kostako Mankomunitatean PNVk beste partidu guztiak baztertu ditu
Baina Gobernu Taldeak (PNV, PSE eta DB-TU) %1,7 proposatu zuen
Sopelako Gobernu Taldeak (PNV, PSE eta DB-TU) igerilekuen tarifak bezero guztiei %1,7 igotzea proposatu zuen. Proposamen hau irailaren 26ko plenoan egin zuen azken bi urte hauetako Bizkaiko KPIak metatuz (2017tik 2019ra bitartekoa).
Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 27, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.
Gaur, irailak 27, bat egiten du elkarretaratze honek Gudarien Egunarekin eta testu inguru honetan kokatzen da gaurko hitzordua: zortzietan, udaletxeko plazan, DENOK BATERA, PRESOAK ETXERA! goiburupean.