322 Ikustaldiak
Azaroaren 29ko plenoan tentsio uneak bizi izan ziren EHBilduk institutuari buruzko proposizio bat aurkeztu zuenean eta alkateak ez zuen baimenik eman eztabaidatzeko. EHBilduk, plenoan gai asko zentsuratu direla salatu zuen…
Sopela.net-ek 2733 sarrera izan ditu azaroan, datu pozgarria agerkari xume eta herri mailako batentzat.
Sopela.net-ek bestelako Sopela islatu nahi du, komunikabide ofizialetan agertzen ez diren herri mugimendu, gertaera, ekintza etab. Sopela.net-ek zintzoa ere izan nahi du: informazioa eman, baina informazioa interpretatu egiten da, eta “Sopela net”-ek argi eta garbi definitzen du bere burua komunikabide aurrerakoi, herritarra, ezkertiarra, gaztea, feminista eta abertzale bezala.
Eskerrik asko sopela.net jarraitzeagatik, eta nahi izan ezkero facebook-en eta twitterren gauzkazue. Gainera prest dugu telegram kanal bat sopela.net-en albisteak jarraitzeko
Horrela, egun batetik bestera, bat-batean, munstro bat arri digute mendian. Grisa, iluna, hotza. Beldurgarria. Ipuinetako munstroak baino askoz beldurgarriagoa. Porlana, lurraren ordez. Ustezko garapena, naturaren ordez. Mendia desagertu da, eta munstroa daukagu orain. Ondo etorri, Berangoko, Uribe Kostako, Megapark. Herria zurea da. Egin gurekin nahi duzuna.
Eta gu munstroari so, amorruz. Haserre, triste, sutan. Eta munstroa guri so, harrotasunez, irmo, gure aurpegira barrez. Eta gu harri bat, hiru, zazpi harri, botatzeko gogoz. Baina munstroa, lasai: “Zuen harriak kili-kiliak baino ez dira niretzat”. Eta gu, are beroago, munstroari su emateko gogoz. Munstroa oraindino, lasai: “Alferrik ari zarete, ez naiz hemendik mugituko”.
Ez ei dago modurik munstroa botatzeko. Jarrita dago jada. Gurean bizi da. Eta mendia, txikituta. Eta gu, umiliatuta. Lur jota. Eta munstroa gero eta handiago. Gero eta harroago. “Guk ez dugu munstroa zapalduko”, diogu serio. Boikota egingo diogu. “Etorriko zarete”, diosku munstroak, seguru. “Merkeagoa naiz, erosoagoa, erakargarriagoa”, diño konfiantzaz. “Are gehiago, curriculumak botatzera ere etorriko zarete”, barre-algaraka.
Baina munstroak ez dira kasualidadez agertu. Erakarri dituzte. Ekarri dizkigute. Munstro batzuen diru-goseak itsututa. PNVren politikak bultzatuta. Eta uzten badiegu, munstroz josiko digute eskualdea, gu denok irentsi arte.
Antola gaitezen munstroaren kontra. Jarrita egongo da mendian, bai. Ia ezinezkoa izango da hura gelditzea, seguruenik. Baina munstroa borrokatzen dugun bitartean ez gara munstro bihurtuko. Eta oso zaila izango da gu irenstea.
“Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da” aldarrikapena aintzat hartuz, Uribe Kostako Gure Esku Dago herri ekimenak 2017ko udaberrian herri-galdeketa gauzatzeko konpromisoa hartu du Barrika, Gorliz, Plentzia, Lemoiz, Sopela eta Urduliz herrietan.
Zein izango da galdera?
ADOS talde sustatzaileak hainbat bilera egingo ditu udaberriko herri-galdeketan egingo den galdera erabakitzeko, eta lehen hitzordua jarrita dago: Barrika, Sopela eta Urdulizeko herritarrek aukera izango dute honetaz hausnartzeko datorren ostiralean, abenduak 2, arratsaldeko 19:00etan, Sopelako Kurtzio kultur etxean.
Munduan zehar
Montenegro (2006-05-21): ¿Desea que Montenegro sea un Estado independiente con completa legitimidad legal e internacional?
Georgia (1991-03-31): ¿Da su apoyo en la restauración de la independencia de Georgia de acuerdo con el Acta de declaración de independencia de Georgia de 26 de mayo de 1918?
Eslovenia (1990-12-23): ¿Debería la República de Eslovenia ser un estado independiente y soberano?
Katalunia (2014-11-9): ¿Quiere que Cataluña sea un Estado? y En caso afirmativo, ¿quiere que este Estado sea independiente? ( X )
Eskozia (2014-9-18): ¿Debería Escocia ser un país independiente?
Euskal Herrian
Etxarri (2014-4-13): Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?
Arrankudiaga (2014-11-2): Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?
Dima (2016-11-27): Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?
Bakaiku (2016-11-27): ‘Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu?
Goierri eta Ispaster (2016-6-5): Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?.
Azpeitia eta Debagoiena-Aramaio (2016-6-5): Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?
Eta Sopelan:
Galdera adosteko hitzordua jarrita dago, datorren ostiralean, abenduak 2, Kurtzio Kultur etxean 19:00etan. Bilera irekia da Barrika, Sopela eta Urdulizeko bizilagunentzat.
“Solamente vamos a leer el manifiesto en erdera para no alarganos demasiado”… horrela eman zitzaion hasiera Sopelan Azaroaren 25eko ekitaldi instituzionalari.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean esandakoaren aurrean Sopelako EHBilduk bere desadostasunik handiena helarazi du euskarari egindako mesprezua salatuz. “Gogorra egiten da azaroaren 25-k duen esanahia eta sinbolismoan hau bezalako gaia atera behar izatea” dio Sopelako EHBilduk, baina euskararekiko eta euskaldunekiko errespetu falta hau onartezina da.
“Azaroak 25i EHBilduk dion errespetuagatik, ekitaldian geratu ziren EHBilduko ordezkariak bukatu arte” jakinarazi du EHBilduk, dena dela, kexa aurkeztuko duela ofizialki hurrengo Gizarte Ekintza, Emakumea eta Berdintasuna udal batzordean ohartarazi du.
Bihar, azaroak 25, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. Azaroaren 25a Emakumeen kontrako indarkeria eguna denez emakume presoak izango dira gogoan bereziki.
Une honetan lau sopeloztar daude preso: Txabi, Sergio, Urko eta Olga, eta bihar aipamen berezia egingo zaio Sopelan Olgari. Zortzietan da hitzordua udaletxeko plazan. KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE!
Astelehen goizean Sopelako Eliza Indarkeria matxistaren aurkako margoekin agertu zan. 24 ordutan udaleko langileek eliza berriz zuritu zuten.
Trankuk hurrengo egunetan beregan hartu du elizaren margoketa sare sozialetan komunikatu hau hedatuz :
Datorren astean emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Zalantzarik ez daukagu, instituzio eta erakundeek ekitaldi eta adierazpenak egingo dituztela indarkeria honen kontra.
Baina zalantzarik ere ez daukagu, adierazpenotan emakumeonganako indarkeria kontzeptu abstraktu edo gertakari isolatu moduan tratatuko dutela. Ez da indarkeria honen errudunik seinalatuko. Eta jakina, ez dira indarkeria hau babesten duten pertsona, erakunde, ideologia eta jarrerak kondenatuko.
Guk, ordea, argi daukagu emakumeon aurkako indarkeria eta diskriminazioa sistematikoak direla. Honegatik, hau eragiten duten hezkuntza, kultura eta balore arkaikoak salatuko ditugu. Eta honegatik, guzti hau babesten dutenak seinalatuko ditugu, gizartearen bidegabekeriaren erantzule direla erakusteko.
Elizak mendeetan zehar gure gizarte matxista eraiki du. Hezkuntza, kultura, erlijioa eta boterearen jabe izanda, beste inork baino erantzukizun handiagoa dauka emakumeak bigarren mailako pertsona bihurtzen. Eta bide berean jarraitzen du eta jarraituko du, honegatik barkamenik eskatu, erantzukizunik adierazi edo hausnarketarik egin barik.
Are gehiago, Elizaren jarraitzaileei larriagoa irudituko zaie eraikina margotzea, salatzen dugun indarkeria sistematikoa baino. Min handiagoa egingo die ordena tradizionala apurtzeak emakumeak diskriminatuta bizitzeak baino.
Baina guk badauzkagu hitz bi zapaltzaileak babesten dituztenak deskribatzeko: bata KONPLIZE da eta beste ERRUDUN.
Tranku