Sopela.net agerkari digitalak bere helburu xumea betetzen jarraitzen du. 2016an hilero 2500 bisita inguruan gabiltza:
***Urtarrilean: 2660 bisita
***Otsailean: 2586 bisita
***Martxoan 2330 bisita
***Apirilean: 2611 bisita
Honez gain Facebookean 188 “Atsegin” ditugu eta Twitterren 502 jarraitzale.
Hemen duzue Sopela.net-en aurkezpena (AMAIERAN ERDARAZ)
Sopelan herri mugimendu asko daude, herri ekimenak, instituzioetatik haragoko bestelako errealitateak eta hori guztia islatu nahi dugu. Gehienetan, herrietako gertakari “xume” horiek, eguneroko gertaera eta informazio “txiki” horiek, ez dute inolako islarik komunikabide handietan. Hor dago “Sopela.net”: tarte hori eskaintzeko, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea da gure nahia.
Gure herrian, gauza asko gertatzen dira: batzuk txalotzeko, beste batzuk salatzeko, hainbat gainditzeko eta beste hainbat miresteko. “Sopela.net” geroari begiratzeko leihoa da, eta hedabide nagusienetan tokirik ez duen errealitatearekin bat egiteko geltokia da. Leiho apala, baina eskuragarria sopeloztarrontzat.
Eta zintzoak izan nahi dugu: informazioa interpretatu egiten da, eta “Sopela net”-ek argi eta garbi definitzen du bere burua komunikabide aurrerakoi, herritarra, ezkertiarra, gaztea, feminista eta abertzale bezala.
Zure ekimenarekin eta ilusioarekin leiho honetatik begiratzeko gonbidapena egiten dizugu.
“Sopela.net” es un medio de comunicación humilde, pero con un claro objetivo: informar y reflexionar sobre Sopela; dar un servicio a todos y todas las vecinas de Sopela y ofrecerles un espacio para que puedan publicar sus artículos, opiniones y aportaciones.