Egun hauetan sopela.net-ek ezin izan du artikulurik argitaratu.
Saiatuko gara eguneratzen argitalpenak.
381 Ikustaldiak
Egun hauetan sopela.net-ek ezin izan du artikulurik argitaratu.
Saiatuko gara eguneratzen argitalpenak.
Larunbatean mendira
Larunbatean, maiatzak 8, milaka eta milaka pertsona igoko dira Euskal Herriko 650 mendi ezagunenetara presoak etxera itzultzeko, urruntze politika amaitzeko eta graduen progresioa guztiei aplikatze dakien aldarrikatzeko.
Larunbatean Munarrikolandara
Herri edo eskualde bakoitzari gailur bat dagokio, eta Sopela eta Barrikako bizilagunek Munarrikolanda igoko dute, 255 metroko gailur txikia, baina gure udalerriko eta Berangoko punturik altuena “sabaia”. Irteera Urkoko kiroldegian izango da 10:45ean
650 mendi hauetarainoko igoera urriaren 3an egiteko zen, baina eguraldi txarra zela eta, atzeratu egin behar izan zen. Ekimena SAREk antolatu du eta Izan Bidea dinamikaren barruan kokatuta dago helburu argi batekin: Euskal presoen arazoari irtenbidea ematea eta bizikidetzaren eta bakearen alde aurrera egitea.
Egun hauetan, herriko kale eta dendetan, kartel batzuek bilera baterako deia egin dute. Bileran, Sopelako berdeguneak babesteko ideia bat aurkeztuko da, eta antolatzaileek “Sopelako eraztun berdearen lagunek” aurkezpen horretara joateko gonbidapena irekia egin dute.
Eraztun berdea aipatzean, zalantzarik gabe, guztioi datorkigu burura Gasteizko egoera: bere eraztun berdea nazioartean ezaguna da eta hiria 2012an Europako “Green Capital” izendatu zuten. Hala ere, badira honen moduko beste esperientzia batzuk Euskal Herrian: zenbait proiektu gauzatu dira, biodibertsitatea aberasten lagundu da eta gaur egun auzotarrentzat harrotasun-iturri dira. Sopelan, hainbat auzotarrek herriko berezitasunak kontuan hartuta, antzeko zerbait egin daitekeen planteatu dute: Posible al da Sopelan “eraztun berdea” izatea gure ingurune naturala zaintzeko eta hartaz gozatzeko?
Azken urteotan gure udalerrian lurzoru urbanizatuaren hazkundea esponentziala izan den arren, egindako galdera horri erantzuna bilatu nahi diote Sopelako eraztun berdearen lagunek eta uste dute oraindik ere badaudela aukera handiak gure ingurune naturala zaintzeko: gure inguruan bizi den fauna eta biodibertsitatea eta gainera sopeloztarrei gozatzeko eta baliabide naturalak eskaintzeko.
Ideiaren aurkezpen publikoa: maiatzak 5
Sopelako eraztun berdearen lagunek lehen ideia bat aurkeztuko dute datorren asteazkenean, maiatzaren 5ean, Kurtzion, 18: 00etan. COVIDek dela eta, aforoa murritza da; beraz bertaratzeko interesa dutenek honako helbide elektroniko honen bidez harremanetan jartzeko eskatzen da: sopelakoeraztunberdea@gmail.com
BERTAN BEHERA
Igande honetan, maiatzak 2, Sopelako udaletxeko plazara helduko da Kutxabira 16:00etan ; euria egitekotan harrera ekitaldia Jauregizar plazan izango da.
Kutxa bira, euskal nortasunaren aldeko proposamen berria
Bizi ari garen osasun-egoera larri honetan Bizi gira… kutxa bira! ekimenak euskal komunitatearen ametsak eta aldarriak jaso nahi ditu; berez, egurrezko kutxa xume bat da protagonista, eta Euskal Herriko 73 herritan du hitzordua. Sopelan, esan bezala, igande honetan.
Azken urte honetako pandemiak gure herri nortasunaren adierazle diren ekimen guztiak bertan behera utzi ditu, eta horien galera emozional apaltzeko asmoz sortu da Bizi Gira Kutxa Bira ekimena. Martxoaren 20an abiatu zen proiektua Argentinako Viedman hirian eta Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, maiatzaren 30ean emango zaio amaiera Seguran (Gipuzkoa).
Ekimena Iparra Hegoa elkarteak jarri zuen abian euskal nortasuna, euskararekiko atxikimendua eta herri izatearen kontzientzia pizteko. “Herritarrak ezin dira mugitu, baina kutxa herriz herri doa eta herri bakoitzean, bideo bat egiteaz gain, desio edo aldarrikapen bat sartu da kutxa barruan” (W.)
BERTAN BEHERA
Datorren larunbatean, maiatzak 1, mobilizapen asko egingo dira langileen eskubideen alde. LAB sindikatuak deituriko mobilizapen hauetariko baten abiapuntua Urdulizko Ospitalea izango da 12:300ean Sopelako Udaletxeko plazan bukatzeko “Aldaketa da aukera. Por un cambio de rumbo. Zaintza, lana, bizitza, herria!” lelopean.
Bigarren urtez jarraian, pandemia egoera batean etorriko da Maiatzaren Lehena, eta koronabirusaren ondorioak ez dira osasun-krisi batera mugatu, lan-baldintzak eta bizi-baldintzak ere zeharo okertu ditu.
Herri batek gune gorrian sartzeko 400 kutsatu COVID 100.000 biztanleko tasa gainditu behar du. Tasa hauek astelehenero gaurkotzen dira eta aipatutako kopuru hori gainditzen bada, mugikortasuna eta harreman sozialak murrizten dira.
Sopelako datuek azken egun hauetan daramaten goranzko abiadura sekulakoa da, eta une honetan mugan-mugan dago: 394,69, azken zazpi egunetan 35 positibo zenbatu ondoren.
Orain dela bi aste Sopelako tasa 166,98 zen, orain dela zazpi egun 227,70 eta une honetan 394,69… zenbat datorren astelehenean?
Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; eta 2021eko lehen hiruhilekoaren amaieran, gure herrian 772 langabetu zeuden, alegia biztanleon %11,1. Covid-19ak eragindako krisia nabaria da, eta 2021erako iragarritako “hobekuntza ekonomikoa” ez da eman inondik inora eman; hain zuzen ere, 2020. urtearen amaierako datuak eta une honetakoak berdintsuak dira: 2020. urtearen amaieran langabeziaren tasa %11,42 zen eta langabetuen kopurua 787.
Langabezian emakume gehiago, adinenekoak eta zerbitzuetan
Ohikoa da gure herrian herri-bazkariak ospatzea; baina pandemiak behartutako neurriengatik aspaldian ez dira horrelako ospakizunik egin, eta hainbat herri mugimenduren diru iturri nagusienetariko bat bertan behera geratu da azken urte luze honetan.
Bizi ari garen garai txar eta latz hauetan presoen egoerak kezkagarria jarraitzen du izaten, eta haiekiko elkartasuna adieraztea eta helaraztea inoiz baino zailagoa da, hau dela eta abian jarri da dinamika berri eta irudimentsua: elkartasun bazkaria
Apirilaren 24an, elkartasun bazkaria
Herri bazkaria bai, baina bakoitza bere etxean bazkalduko du eguneroko bizikideekin. Horretarako bazkaria enkargatu behar da apirilaren 21a baino lehen ondorengo telefonoan 661 671 001 eta 24an jaso eta ordaindu bazkaria Sopelako Herriko Tabernan 14:30 – 15:00 bitartean.
15 eurotan indaba platerkada osoa izango dugu etxera eramateko: indabak, aza, odolostea, txorizoa, saihetsa, natillak postrerako eta ogia. Bazkaldu etxekoekin, baina bazkari guztietan presoekiko elkartasuna “Etxera” aldarrikatzeko.