Korrika asteazkenean, hilak 10, helduko da Sopelara, 20:24an eta bost kilometro egingo ditu gure herrian.
Hona hemen kilometroak, aurreikusitako ordutegiak, lekukoa eramateko arduradunak eta lekukoa non hartuko den
410 Ikustaldiak
Korrika asteazkenean, hilak 10, helduko da Sopelara, 20:24an eta bost kilometro egingo ditu gure herrian.
Hona hemen kilometroak, aurreikusitako ordutegiak, lekukoa eramateko arduradunak eta lekukoa non hartuko den
Tipi-tapa, tipi-tapa Korrika…
badator Korrika: apirilaren 4an Garesetik abiatuko da 14ra Gasteizera heltzeko, eta Sopelako kaleetatik martxoaren 10ean pasatuko da.
Martxoaren 30ean aurkezpena
Korrikaren aurkezpena martxoaren 30ean, larunbatean, izango da udaletxeko plazan 19:00etan. Jarraian, 20:00etan elektrotxarangaren laguntzarekin pintxo dastaketa egongo da.
Apirilaren 7an ongi etorria
Hona hemen Euskaraldia batzordeak antolatutako ekitaldiak asteburu honetarako: azaroaren 30ean, ostiralean, Orkresta Elektrotxaranga, 20.00etan udaletxean eta abenduaren 2an, 12:00etan frontoiko tabernatik hasita bertso jira Aitor Mendiluze eta Julio Sotorekin. Egun berean, arratsaldeko 17:00etan erromeria KEN BATen eskutik, eta txokolatada.
Nola edo hala euskaraz ekin
Hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua eta horretarako sopeloztar asko AHOBIZI edo BELARRIPREST izango dira / gara azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte. Merezi du Sopelako benetako datuak ezagutzea egun hauetan “ausarta” eta eraginkorrak izan gaitezen konplexurik gabe.
Sopela euskalduna da. Pentsatzen duguna baino askoz gehiago
EUSTATek, ofizialki bost urtero argitaratzen ditu euskaldunen, ia euskaldunen eta erdaldunen datuen kopurua. Azken errolda ofiziala 2016koa da eta Sopelako datuak harrigarriak dira:
Sopelako Euskaldunak: % 46,83… eta ia euskaldunak %24,12
Atzo, urriak 18, Sopelako Euskaraldiaren hamaikakoa osatu duten lagunen zerrenda aurkeztu da Jauregizar plazan 18:30ean.
Hamaika lagun hauek, 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabaki dute belarriprest eta ahobizi rolen bitartez. Aurkezpenean “Hamaika”koen argazkia ateratzeaz gain Paule Loizaga eta Unai Mendiburu bertsolariek jardun zuten eta Meñakoz taldeko trikitilariek eta pandero-joleek giroa alaitu zuten.
Hamaika lagunen artean aurpegi ezagunak eta ezezagunak zeuden, betiko sopeloztarrak eta sopeloztar berriak… Argazkian ezkerretik hasita:
Joseba Iriondo: kazetaria eta “Palestina Hotela -not american; I´m basque” liburuaren idazlea.
Nobuko: Sopelan bizi den Japongo laguna eta euskara ikaslea.
Oier Arakistain: Pilotaria eta Desobedentzizaz taldeko abeslaria.
Bene Markaida: Betiko Sopeloztarra, Sopelako “indígena” definitu zuen bere burua.
Aida Moral: Sopelan bizi den Cadizeko laguna eta euskara ikaslea.
Xabier Saitua: Betiko Sopeloztarra, eta argazkilaria
Mikel Bizar: Musikaria Idi Bihotz eta Jare taldeetan. Orain Auritz-en
Leire Ucha: Sopeloztarra , aktorea
Aritz Aduritz: Athletiko jokalari ezaguna
Jose Anjel iribar: Athletiko atezain historikoa
Miren Dovaran: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea.
Izena eman Sopelan…
Eman ezazu izena Sopelan Ahobizi edo Belarriprest izateko http://izenaematea.euskaraldia.eus/ edo herriko hainbat lekutan: Kultur Etxean, liburutegian, udaletxean, turismo bulegoan, anbulategian, frontoiko tabernan, euskaltegian, Iberre institutuan, Ander Deuna Ikastolan, Zipiriñe eskolan…
baina zer da Euskaraldia?
Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egiteko erronka.
eta nola egingo dugu?
Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez: Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet. Eta Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.
Nork bultzatzen du Euskaraldia?
Euskaraldia babesten eta bultzatzen duten elkartearen eta eragileen zerrenda ia ia bukaezina da: Euskaltzaleen topagunea, Eusko Jaurlaritza, Nafarroko Gobernua, Kontseilua, Euskaltzaindia, Eudel, AEK, Ikastolen Elkartea, UPV… (W.)
Urte eta erdi pasa da
Urte eta erdi pasa da EHBilduk salatu zuenetik PNVk zuzentzen duen Sopelako udalak uko egin ziola diru-laguntza Uribe Kosta osokoa den Hiruka euskal komunikabideari. 2017ko urte hasieratik Hiruka astekarian ez da agertzen Sopelako armarria erakunde laguntzaileen artean, Hirukak horrela erabaki zuelako udalak diru laguntza ukatu zionean.
Sopela: laguntzarik ematen ez duen Udal bakarra
Sopela da laguntzarik ematen ez duen udalerri bakarra, hain zuzen ere, astekarian aipatzen dira erakunde laguntzaileak eta eskualdeko beste herri guztiak agertzen dira: Getxo, Leioa, Erandio, Berango, Urduliz, Plentzia, Barrika eta Lemoiz. Gainera Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaularitzaren ikurrak ere ikusgai daude erakunde laguntzaileen artean.
PNVk entzungor
2017ko otsailean Sopelako EHBilduk udal Komunikazio batzordean gaia mahairatu zuen azalpenak eskatuz eta PNVk egoera zuzenduko zuela adierazi zuen. HIRUKAren azken alean, (2018ko Udako Berezian) oraindik ez da agertzen Sopela erakunde laguntzaileen artean argazkian ikus daitekeenez. “HIRUKAk zerbitzu ona eskaintzen dio eskualde osoari, Sopela barne, eta lotsagarria da inguruan dugun euskarazko komunikabide bakarrari laguntzarik ez ematea. Laguntza berriro bidera dadin exijitzen dugu” eskatu zuen EHbilduk 2017ko otsailean. PNVk entzungor egin dio euskaltzaleon aldizkariari.
Esaera Zaharren 25. txapelketa Sopelan izango da apirilaren 28an, larunbatean, Sopelako AEKren eskutik.
Urtez urte, Esaera Zaharren txapelketak Sopelako bazter guztiak euskaraz betetzen ditu giro ezin hobean. Egunak bi zati ditu: lehen fasea herrian zehar egingo da goizeko 11:00etatik aurrera, eta urtero bezala bertsoak, atsotitzak eta sekulako giro ona uztartuko da herriko kaleetan.
Eguerdian herri bazkaria Ander Deuna Ikastolan, eta bukatutakoan finalerdia eta finala izango da arratsaldez.
Bertsoak, goizean, Algortako Bertso Eskolarenak izango dira eta arratsaldean, Oihane Enbeita eta Amets Arzallus bertsolari ezagunek parte hartuko dute.