Amaieran erdaraz: De los centros educativos a la vivienda protegida en Sopela
Juan Mª Sanchez (Sopelako ehbilduko zinegotzia)
Ikastetxeei buruzko ziurtasunak eta zalantzak
Hainbat ziurtasun baziren…
*Iberre txikia geratu dela eta Zipiriñen barrakoiak daudela.
*Institutua handitu ahal izateko, Abaro eskualdeko orube bat udaletxearen esku uzteko hitzarmena zegoela hiru aldek sinatua: Sopelako udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Abaro eskualdeko jabeek. Hitzarmen hori sinatu zenean, PNVk ez zuen kudeatzen instituzio bat ere: Sopelako udala EHBilduren esku zegoen eta Eusko Jaurlaritza PSEren eskuetan. Esanguratsua.
*Institutua handitzeko finantzazioa aginduta bazegoela, eta gauzatzeko gehienenezko epea 2017ko azken hiru-hilean zela.
*PNV-PSE gobernu taldeak, behin baino gehiagotan esan zigula Abaroko jabeekin harremanetan zegoela eta 2016ko azarorako gune horretako plan partziala ez bazegoen eginda, Udalak berak egingo zuela.
*Sopelan eskolarizatzea ez dela ziurtatzen ertain eta epe luzean.
*Eusko Jaurlaritzak ez duela bermatuta aurrekontuetan nahitaezko finantzazioa institutu berri bat eraikitzeko, ezta Iberrekoa Lehen Hezkuntzak duen beharretara egokitzeko.
eta orain zalantzak daude…
Baina, bat-batean, 2017ko abenduan, ziurtasun hauek guztiak desagertzen dira eta zalantzak nagusitu egiten dira. Sopelako PNVk, bere kabuz, argudiorik eman gabe eta komunikabideen bidez jakinarazten digu 2 milioi euro gastatu behar ditugula oruberen bat erosteko eta bertan institutu berri bat eraikitzeko; diru hori lortzeko udalak beste hainbat lur sail batzuk saldu behar ditu, eta ez zaigu esaten zeintzuk diren sail horiek, ez haien tasazioa, ezta zeintzuk diren eros daitezkeen orubeak. Urtarrileko udal osoko bilkuran Zipiriñeko Guraso Elkartea ordezkariak izan ziren informazio hau eskatzeko eta oraingo honetan ere ukatu zitzaien.
PNV-PSE Gobernu Taldeak informazio guztia “ezkutatzen” du gerta litekeen “espekulazioagatik”. Lotsarazteko moduko argudioa kontuan hartuz egoera hau guztia PNVk izan duen hiri-plangintzaren ondorio zuzena dela, etxegileen eta espekulatzaileen interesei lehentasuna eman zaie sailik onenak gordez txaletak eta luxuzko etxeak eraikitzeko eta ez dira kontuan izan zuzkidurarako sailak, eskoletarako, eta udal zerbitzuetarako inork nahi ez zituen lurrak geratu dira soilik udalarentzat, erabiltezinak zirenak, aprobetxamendu ez zeukatenak e.a.
Hezkuntzatik etxebizitzetara BOE
Orain arte institutuarenn handitze lanak Abaron egiteko zeuden… ideia hau baztertzen bada… Zer gertatuko ote da Abaro gunean aurreikusita dauden Babes Ofizialeko Etxeekin? Abaroko etxegintzaren %75a BOE egiteko da, ia-ia 500 Babes Ofizialeko Etxebizitza. Oraingoan ere, EHBilduk hitzarmena lortua zuen Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailarekin BOEak eraikitzeko Abaron. Lehentasun osoko gaia Sopelako etxebizitzen egoera ikusita. Hezkuntza eta etxebizitzen beharrak lehentasun handiko erabakiak dira eta ulergaitzak dira PNVk jartzen dituen trabak konponbide bat emateko Abaroko sailari, berriro ere bazterrean utzita. Edo berrio ari al gara espekulazioaz? Hausnarketa: 11 edo 12 urterekin kanpora doaz ikastera eta ez dira itzuliko, Sopelan etxebizitza lortzea ezinezkoa baita.
EHBilduk baditu proposamenak
a) – Institutua handitu gaur egungoaren ondoko lurretan.
b) – Ikastetxe berri bat Haur eta Lehen Hezkuntzarako.
Proposamen hauek edo egoera hau bideratuko duen beste edozein aztertzeko gure aldeko jarrera plazaratzen dugu.
Beraz zera proposatzen dugu: Abaroko jabeekin adostasuna ezinezkoa bada, institutua egiteko beharrezkoak diren lurrak Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko, Euskal Herriko Lurzorua eta Hirigintzaren legearen 188. artikuluak aurreikusten duen “zuzkidura publikoetara lursailak zuzenean okupatzea” erabiltzea. Proposamen honek badu oinarri juridikoa eta orain arte inork ez du errefusatu. Teknikoen iritzien arabera bide administratiboa 3 edo 4 hilabetetan gauzatuko litzateke. Beraz, PNVren aldetik borondate politikoa balego, lur horietan eraiki liteke institutua eta gainera bidea zabalduko zitzaion Abaroko ia 500 BOE horien eraikitzeari.
EHBilduk irtenbideak bilatzen jarraitzeko konpromisoa du, baina behin betiko konponbidea emateko gauza diren bakarrok Iberre eta Zipiriñeko gurasoak dira, haien seme-alaben kalitatezkoa eta era duin batean hezkuntza jasotzeko eskubidea aldarrikatuz.
De los centros educativos a la vivienda protegida en Sopela
Certezas e incertidumbres sobre los centros educativos en Sopela
Teníamos algunas certezas…
350 Ikustaldiak