Astelehenean (abenduak 28), etengabeko euripean, Sopelako jubilatu talde bat bildu zen udaletxeko plazan, eta badira ia hiru urte elkarretaratze hau egiten dutela astelehenero.
449 Ikustaldiak
Astelehenean (abenduak 28), etengabeko euripean, Sopelako jubilatu talde bat bildu zen udaletxeko plazan, eta badira ia hiru urte elkarretaratze hau egiten dutela astelehenero.
Sopelako Udalak Eleizalde kalea oinezkoentzat bihurtu du behin-behinean, eremua osotasunean arautzeko zain. Benetan, erdizkako oinezkoen gunea izango da, kalean garaje partikularrak baitaude eta haien sarrera-irteerak baimendu behar dira.
Zorionak, kritika bat eta kezka bat.
Gabonetan, pandemian bete-betean, eta murrizketak; baina Sopelostar askok gogoan dituzte euskal presoak. Gaur, abenduaren 24an elkarretaratzea egin da Sopelako udaletxeko plazan 13:00etan eta lagun talde handi batek hartu dute parte. Elkarretaratzean Olentzeroari gutuna bidali zaio “presoak etxera” etor daitezen eskatuz.
Honez gain, abenduaren 31n, urteko azken egunean, urteko azken mobilizazioa egingo da 19:00etan SARE eta ETXERAT herri mugimenduek deiturik xede berberarekin: “etxean nahi ditugu!!!”
Gaur, abenduak 19, 100 lagun baino gehiago elkarretaratu dira Sopelako udaletxeko plazan, 12: 00etan “Demokrazia” lelopean.
Bateragune auzia
Mobilizazio honek bat egin du sindikatu, alderdi eta eragile askok egindako deialdiarekin Espainiako Gorenak Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez Bateragune auziagatik berriro epaitzeko hartutako erabakiak eragindako ezinegonaren aurrean.
Jon Estefane 15 urteko gazte sopelostarra da eta kadete mailako gurpil gaineko patinaje artistikoan 5. postua lortu du Espainiako txapelketan. Sopela.net-ek Jonekin hitz egin du: dituen ilusioak, helburuak, sakrifizioa…
Sopela-net: Lehenik eta behin, “Zorionak” zure lanagatik, zure mailagatik eta zure emaitzengatik; plazer handia da zurekin hitz egitea eta zu ezagutzea… Egun batzuk igaro dira Cuniten eta Torredenbarran (Katalunia) txapelketa jokatu zenetik. Zer sentimendu dituzu? Nola baloratzen duzu egindakoa eta bosgarren postu hori?
Hitzez hitz plazaratzen dugu EGUZKI talde ekologistaren web orrian argitaratutako artikulua. (2020/12/06)
Laut dortoka bat Sopelan, plastikoen biktima berri bat?
Laut dortoka hau hilik agertu da Sopelako hondartzan. Ez dakigu autopsia egingo dioten; merezi, behintzat, mereziko luke. Autopsiarik ezean, J. P. Capdeponti zor dizkiogun argazkioi erreparatuta, badirudi plastikoek zerikusia izan dutela animalia harrigarri honen heriotzarekin.
Nolanahi ere, gogoan izan: plastikoen gehiegizko erabilerak kalte larriak sortzen ditu bioaniztasunean, eta, gauzak horrela, egun hauek oso aproposak dira gogoratzeko itsasoa barrualdeko edozein herritako kalean hasten dela. Izan ere, ibaiak oso handituta jaisten dira, plastikorako bene-benetako autopista bihurtuta.
Laut dortoka itsas dortokarik handiena da. Bi metro baino gehiago luze izatera eta 600 kilotik gora pisatzera irits daiteke. Oskolean du bere ezaugarririk berezieentako bat, ez baita hezurrezkoa, larruzkoa baizik. Horregatik, laut dortoka ez ezik larruzko dortoka ere deitu izan zaio. Ia Itsaso guztietan bizi da, baita Kantauri itsasoan ere, nahiz eta gure artean gutxitan izanten dugu haren berri.
Bidebieta kalea “txandakako aparkalekua” izatea onartu zuen Sopelako Udalak azaroaren 26ko osoko bilkuran. (Bidebieta kalea argazkian)
Txandakako aparkalekua: ezaugarriak
Doan aparkatu ahal izango da 90 m gehienez, dagokion makinan tiketa atera ondoren. Tarte hau amaitutakoan, ezin izango da berriro aparkatu eremu honetan bi ordu igaro arte. Ordutegia 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da, eta udaltzainak arduratuko dira aparkalekua kontrolatzeaz. Erabakia, azaroaren 26an hartu zen; orain Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta 30 eguneko epea irekiko da erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko. Epea bukatutakoan, behin betiko onarpena egingo da eta txandakako aparkalekua indarrean jarriko da.
Gobernu-taldeak proposatutako neurria.
EAJk proposatu eta defendatu zuen neurria, “merkatariek egindako eskaera zuzena” zelakoan eta “DB-TUrekin sinatutako inbestidura akordioan” jasota zegoelako. EAJk esan zuen neurri honek ez duela dirua biltzeko asmorik, eta erraztuko duela Sopelako erdigunean bizi ez diren sopeloztarrek autoa hartu, aparkatu eta herrian erostea.
Zergatik Bidebieta?. Argudio gutxiko erantzuna
Igande honetan, abenduak 6, Sopelako gazte eta ikasleen mugimenduak ekitaldia antolatu du Espainiar konstituzioaren urteurren egunean “Euskal Errepublika eraikitzeko eta Espainiar konstituzioa lurperatzeko”.
Ekitaldia 13:00etan izango da Jauregizar Plazan.
Igandean, Espainar konstituzioaren urteurrena ospatzen dute espainolek; baina konstituzio horrek Euskal Herria zapaltzen eta bere eskubideak ukatzen ditu. Euskal Herriak ez zuen onartu, eta ez du onartzen frankismoaren zuriketa besterik ez zen izan konstituzioa. (W.)