Miriam
eta Andoni Sopelako bi gazte dira, UKAN taldeko kideak, prekarietatearen kontra
Uribe Kostan gaztez osatutako taldea. UKANek eta Sopelako beste zenbait
eragilek eta auzokidek plataforma herritar bat sortu berri dute, Bareñoko
zonaldean eraiki nahi den merkatal gunea gelditzeko asmoarekin.
Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan;
horrela, 2020ko ekainaren amaieran gure herrian 763 langabetu zeuden. Honek
suposatzen du biztanleon %11,4. Ukaezina da Covid 19aren osasun krisiak izan
duen eragina egoera ekonomikoan, horrela, iazko ekainarekin alderatzen badugu,
2 puntu igo ditu langabetuen kopuruak. (2019ko ekainean %9,6; 646 lagun)
Eragin
gehiago: emakumeengan, adinekoengan eta zerbitzuetan
Sopelan hipermerkatu bat eraikitzeari buruzko informazioa emateko joan den uztailaren 5ean egindako batzarraren ondorioz, auzokide talde bat sortu da: adinekoak, gazteak eta gizarte-eragileetako pertsonak.
Talde hau Sopelako hipermerkatuaren aurka sortu da, helburu argi batekin: Bareñon eraiki nahi den hipermerkatua geldiaraztea, eta herritarren parte-hartze masiboa bultzatzea.
Udaletxean egia ezkutatzen dute
“Hipika” edo “albaiteritza klinika bat“… horrelako erantzunak eman zituzten alkateak eta alkate ordeak martxoko plenoan egitasmo honen “Zehaztasun plana” bozkatu zenean (irudiak plenoko bideotik hartuta daude eta sare sozialetan jasoak izan dira)
Merkataritza guneren kontrako taldearen jarduerak jarraitzeko eta harremanetan jartzeko:
Sopeloztarrok martxoaren bukaeran jakin genuenez, gure herrian hipermerkatu bat eraikitzekoproiektua martxan jarri da. Sopelako Udalak, konfinamendu egoeraz baliatuz, martxoko Udal Osoko Bilkuran xehetasun-azterlana onartu zuen, eta horren ondorioz, instituzioen barruan eta legalki ezer gutxi egin daiteke makroproiektu hau geldiarazteko.
Hori dela eta, duela aste pare bat, Sopelako hainbat auzokidek, herriko merkatariekin batera, asanblada ireki baterako deialdia egitea erabaki zuten. Helburua ahalik eta herritar gehien parte hartzea da, hipermerkatuaren kontrako mugimendu sendo bat sortuz, kalean presioa eginez eta proiektua geldiaraziz.
Larunbat gauean, Sopelako jai eta Covid 19ak eragindako osasun krisiaren giroan, jende pilaketa izan zen. Komunikabide batean agertutako informazioen aurrean, Sopelako Kuadrillen Elkarteak bere iritzia plazaratu du. Honako hau dio, hitzez hitz:
Zapatu gauen Sopelan izandako gertaeren inguruan hainbat hedabidek ateratako adierazpenen aurrean, Sopelako Kuadrillen elkarteak honako hau erantzun nahi du:
Hala da. Aurreko uda garaietan Sopelako hondartzetan 4 komun publiko gune egon dira; aurten, aldiz, bi baino ez dira egongo.
Itxialdiaren
osteko “normaltasun berrian”,
erakunde guztiek higienearen garrantzia azpimarratzen dute behin eta berriz.
Testuinguru horretan, komun publikoak ugaritu, edo gutxienez mantendu
beharrean, Sopelako Udalak murriztu egin ditu aurtengo zerbitzuak.
Ekainaren 20an abian jarri ziren 2 zerbitzu gune, aurreko urteetan 4 izan diren bitartean eta publikoarentzako irekiera ordubetez ere murriztu da (11:00etatik 20:00etara; aurreko urteetan 10:00etatik 20:00etara).
Uda honetan ez da Sopelbus zerbitzurik egongo hondartzara joateko, eta ziur asko, neguan ere ez. Erabakia Sopelako gobernu taldeak (EAJk) hartu du: zerbitzua eteteko gaia ez da Udal Osoko Bilkurara eraman eta, beraz, ez da eztabaidatua izan udal taldeen artean. Alde bakarreko erabaki horrek ez du bat egiten 2020ko aurrekontu-akordioarekin, non Sopelbusentzat 250.000 euroko partida aurreikusten zen.