Apirilaren 30ean izandako Udal Osoko Bilkuran, Sopelako udaletxean ordezkaritza duten bost alderdietako lauk testu komuna aurkeztu zuten. Lau alderdi hauek hitzartu zuten Covid-19ak eragindako osasun krisiaren aurrean, hilabete batean Gizartea Biziberritzeko eta Ekonomia Suspertzeko Udal Plana aurkeztuko zutela.
Aurrekontu-aldaketa adostua
Osasun krisia dela-eta, aurreikus daiteke udalerriko kultura eta kirol-jarduera jakin batzuk ezin izango direla gauzatu (jaiak, ikuskizunak,ospakizunak, Kosta trail..) eta era berean, egin asmo ziren azpiegitura eta obra batzuek atzerapena izatea. Hori dela eta, talde politikoen artean adostuko den aurrekontu-aldaketa egitea proposatzen da eta bertan, diru kantitatea esanguratsua jasotzea krisi ekonomikoaren bilakaeran hartu beharreko ekintzak behin-behinekoz estaltzeko modukoak izan daitezen. Diru laguntzak kautela handiz proposatuko dira saihesteko beste administrazio batzuek emandakoekin bateraezintasuna.
Plan hau lehenbailehen gauzatzeko eta eskudirua berehala eduki ahal
izateko, aipatutako aurrekontu-aldaketa alkatetzaren dekretu baten bidez egingo da, bestela
argitaratze-epeen zain egon beharko litzateke eta une honetan geldirik daude. Era berean, ordaindu
gabeko ez-ohiko bozeramaileen batzordearen bidez maiatzean, ekainean, eta beharrezkoa
balitz 2020 osoan zehar, krisiaren bilakaeraren jarraipena egingo da har
daitezkeen ekintzak eta uneko aldaketak adosteko.
Lau alderdien arteko adostasuna
1.111 Ikustaldiak