{youtube}zy2dg5m7YxI{/youtube}
1.048 Ikustaldiak
{youtube}zy2dg5m7YxI{/youtube}
1. Batxilergoko eta 4. DBHko zenbait ikasle Mihiluze ETBko lehiaketa programara joan ziren. Grabatu den programa gainera 500garrena izan zen. Hori dela eta, Kike eta Illazki aurkezleez gainera, Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea pilotariak, Tessa Andonegi, Klaudio Landa eta Jose Luis Korta izan ziren bertan. Oso interesgarria izan zen plato bat zer den ikustea.
Urriak 31an denak adi telebistan agertuko baitira!
Olof Palme eskola 1989an hasi zen emakume sahararrei heziketarako aukera eskaintzen. Urte horietan zehar eskola politekniko gisa aritu da oztopo guztiei aurre eginez. Emakume asko izan dira hainbat karreratan tituluak eskuratu eta beraien ezaupideak Wilaya osoan eskaini dituztenak. Horrek, onura asko ekarri dizkio kanpamenduari dela joskintzan, trikotatzean, ehungintzan edo administrazio arloetan. Orain emakume sahararra gai da aurrera bere kabuz jarraitzeko, maitasunez beteta, independentzia eta askatasunez, etorkizun hobearen bidean. Ander Deuna ikastola anaikidetza prozezu bat egin zuen eta gaur egun ere harremanak dituzte.
Uda honetan, bizikletak alokatu ahal izateko Sopelan eta Uribe Kostako gainontzeko herrietan “Bizimeta” zerbitzua jarri da abian. Ondo. Ez dago beste hitzik. Ideia ona da, egitasmoa txalogarria eta garraiobide alternatiboak sustatzeko bidean aurrerapauso egokia. Hain zuzen ere, egitasmo hau gauzatzear egon zen 2008ko udan eta jadanik garai hartako aldizkarian (6. Sopela Aldatu ) txalotu genuen.
Etorkizunari begira bizikleta eguneroko garraioa bihur dadin apustu argia egiten dugu, hau dela eta, hasierako epeetan sor litezkeen galera ekonomikoei aurre egiteko administrazioek (Udalek zein Mankomunitateak) diru ekarpenak eta laguntzak egin ditzaten bultzatuko dugu.
Aitxu! euskara taldeak gonbidapen berezia egiten digu. Gure kostaldean gorderik ditugun altxor geologikoak ezagutzeko hitzaldia eta txango bat antolatu dute. Hitzaldia urriaren 23an izango da, Kurtzioko kultur etxe berrian eta 18:30etan hasiera emango diote. Hitzaldia eta gero, urriaren 25ean, igandea, kostaldeko toki esanguratsuak bisitatuko ditugu. Horretarako goizeko 10:30etan, atxabiribileko parkinean elkartuko gara.
Meñakoz kultur elkartearen eskutik, “Itsasoaren alaba” pelikula ikusgai edukiko dugu. Hurrengo urriaren 16an, ostirala, arratsaldeko 19:15etan emanaldiari hasiera emango zaio. Lekua Sopelako Kultur Etxe berrian izango da. Filma ikusi eta gero, zuzendariarekin eta filmaren beste protegonisteekin solasaldia egiteko aukera izango dugu.
Sinopsia: Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei utrte dauzka. Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da eta urte bi bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela”, hil zuen bere aita.
Urte guzti hauetan Haizearentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiaz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.
Gaur goizean amets batek itzartu nau, hotzikara batek esnatu nau. Sentzazio gazi-geza dut gorputzean….
Eguraldi ederreko udazkeneko zapatu goiza zen ametsean, ondo lo egin ostean iratzargailurik gabe itzartzen zaren horietakoa. Logelako lehioak zabaldu eta urtaro honetako hegoaizeak aupegiko azala laztandu dit.
Eguna antolatzen hasi naiz, baina honelako egunotan, ba al dago gure herriko kostaldera hurbiltzea baino plan hobeagorik? (Ametsean originala nintzenik ez dut esan.
Jantzi, Hartza, nire txakurra, hartu eta haizeak bultzatuta hondartzarantz abiatu gara. Herria zeharkatzean, besapean ogia edota egunkaria zeramaten hainbat ezagun agurtu ditut. Betiko tabernan kafesnea tortila pintxoaz gosaldu eta tipi-tapa abiatu gara.
{youtube}GTrfP-fext0{/youtube}