Datorren igandean, martxoak 24, manifestazioa izango da Altsasun “Ez da justicia” goiburupean eta Sopelatik ere Altsasura joateko aukera izango da. Autobusa 09:45ean irtengo da elizako biribilgunetik eta arratsaldeko 18:00etan izango da itzulera. Apuntatzeko Laiak tabernan.
2016ko urriaren 15eko gaueko ordu txikietan, herriko jaietan, liskar bat sortu zen taberna batean gazte eta guardi zibil batzuen artean. Gaueko liskar honengatik 7 gaztek 2 urte luze daramate giltzapean: Adur, Jokin, Oihan, Iñaki, Jonan, Aratz eta Julen. Epaiketa honen zentzugabekeriari eta justiziari eza erantzuteko manifestazioa izango da Altsasuan 12:00etan.
376 Ikustaldiak