Asteburuan Sopelako EHBilduk 2019. urteko udal hauteskundeetako zerrendaburua aurkeztu du Kurtzio kultur etxean izandako ekitaldi jendetsu batean. Bertan Leire Pinedo legebiltzarkideak eta Meritxell Elgezabal Bizkaiko batzarkideak, erakunde bi hauen egoera eta une honetan eztabaida politikoan dauden gairik nagusienei errepaso egin zieten. Ostean, egungo EHBilduko zinegotziek Sopelako egoera aztertu zuten eta legealdi honetako lau urteak galdutzat eman daitezkeela adierazi zuten, “galduta Sopelarentzat eta galduta sopeloztarrontzat urte hauetan ez baita herriak dituen behar nagusienetan inolako erantzunik edo aurrerapausorik eman”.
384 Ikustaldiak